Aukerak

Udako ikastaroei esker hurbildu nintzen UEUra. Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran izan zen. Lehenengo hartan Euskara –eta euskaraz- bizitzeko aukera zabaldu zitzaidan, Euskal kultura hurbiletik usaintzeko aukera izan nuen, pertsonak eta pertsonaiak ere ezagutzeko…
Gerora beste aukera batzuk izan dira, ezagutzeko, parte hartzeko, jarraitzeko. Zenbat aukera eta zenbat indar!
Eta oraindik sortuko direnak.

Garbiñe Ortiz (UEUko bazkidea) / Argazkia: Eibarko Udako Ikastaroak. 2008.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude