Sorginen lorea

Memoriaren putzuan toki berezia dute UEUko Udako ikastaroek. Oroitzapen goxoa. Printzen artean, ez dut inoiz ahaztuko Ordesara eraman ninduen asteburuko ibilaldi hura. Cotatueroko trokatik barrena. Nola aldapa eta burdinezko iltzeak gaindituta, ustekabe ederra topatu genuen: edelweiss lore bat. Oroitzapen ederra. Eta ez dut ahaztuko nola pasatu nintzen ikasle izatetik hizlari izatera, hain zuzen, sorginen inguruko hitzaldi batekin. Jakintza loratzeko lur ederra iruditu zitzaidan. Mila esker.

Pello Urzelai (Kazetaritza Saila) / Argazkia: fdecomite

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude