Giroa… eta edukia!

“Ez eraman arropa serioegia” gomendatu zigun Irati Iciarrek ikastaroetako irakasleoi. Hasieran ez nion garrantzi handirik eman, baina horrelako xehetasunetatik hasten da giro jakin bat sortzen: Udako Euskal Unibertsitatearen ikastaroetan dagoen giroa. Lasaia baina aktiboa, jatorra, adiskidetsua, gertua, euskalduna… Gelaren barruan zein kanpoan; kafearen orduan zein bazkarian. Euskal herritar interesgarri eta erakargarriak ezagutzeko giro aparta.

Eta ez bakarrik hori. Edukitzaileaz gain, edukia ere badago, jakina. Informatikako eta geografiako ikastaroetara joan naiz bereziki, eta ez didate inoiz hutsik egin. Irakasle prestuak eta eduki landuak baino ez ditut topatu; eta didaktika eta kritikaren arteko oreka ederra. UEUren ikastaroek horrela jarrai dezatela!

Unai Fernandez de Betoño (Arkitektura Saila) / Argazkia: Eibarko Udako Ikastaroak 2010

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude