Zelako garaiak!

UEUko udako ikastaroetan urte pasatu ditut, ikasle modura, antolaketa lanetan,… Horren ondorioz, bizipen eta anekdota polit asko bildu izan ditut. Barregarrienak, noski, gau partekoak izan dira beti: Larraonako igogailuan eskegita geratu zirenekoa, Iruñeako alde zaharrean Nikolas zenaren bertsoekin lagundutako parrandak, logelako giltza harreran ahaztuta kotxean lo egin behar izan genuena,… Hala ere, zalantzarik gabe, bizitako une berezienetarikoa 1997ko udako ikastaroetan gertatu zen. Lagun koadrila bat elkartu, eta Euskal Herriko beste hainbat txokotan zehar zabaldutako aldarrikapena UEUra eraman genuen. Ikastaroetan normal parte hartzen genuen bitartean, presoen aldeko baraualdia burutu genuen. Bizipen oso polita eta esanguratsua izan zen, gehien bat, garai horietan Euskal Herria astindu zuten gertakarien ondoren. Gainera, urte hartan Joserra Etxebarriari omenalditxoa egin zitzaion. Zelako garaiak!

Jose Miguel Campillo (Fisika Saila) / Argazkia (ezkerretik eskuinera): Alberto de Abajo, Nikolas Izeta eta Kanpi. 1998.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude