Zenbat bizipen UEUn eta Udako Ikastaroetan

1984an izan zen nire lehen kontaktua UEUgaz, literatura eta glotodidaktika ikastaroetan
emon neuen izena eta harritu ninduen ikasle-irakasleen arteko hurbiltasunak,
nik orduen 19 urte neukazan eta egiten neban lehenengo barnetegia zan.

Herri euskaldun batetik nindoan, baina hala ere, 24 ordu euskara hutsean; bai, 24 ordu,
gauekoak be ondo aprobetxatzen genituen-eta, jejejeje.

Nire izen bereko lagun bat egin neban, Nekane, eta ez dakizue ondo zenbat maite dodan;
harremana mantentzen dogu. UEUren Udako ikastaroak lagun barriak eta onak egiteko
aukera ederra emoten dau! Aupa UEU!!!

Nekane Intxaurtza (UEUko Argitalpen-arduraduna) /Argazkia (ezkerretik eskuinera): Mari Karmen Menika eta Nekane Intxaurtza. 1985. urtea.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude