Ostalaritza eskolako otorduak eta beste

Eskertzen dotzuet nerekin akordatu izana. Egia esan oso momentu onak pasa dodaz UEuko udako ikastaroei esker, eta batzuetan barre asko egin dogu. Gogoratzen dot Miarritzeko Lycee Hotelier-en bastante txarto emoten zozkuela jaten eta baten batek inoiz komentatzea sasoi horretan bertan geratzen zirenak janak prestatzen kurtsoa gainditu barik euzela, eta benetan gurekin esperimentuak egiten ebezela. Honen kontura barre mordo bat egiten ginuzen, gehien bat UEUtik kanpoko irakasleren bat etorten zanian klaseak emoten eta zorionez edo, kasu honetan zori txarrez, gurekin bazkaltzen geratzen zenean. Kexatu ez zen bakarra, ez dakit edukazio onekoa delako edo, Alemaniako jatorria duen irakasle euskaldun bat izan zen, eta gainera, oker ez banau platerean egoen dana jan eban.

Gero, beste aldetik, gogoratzen dut behin bertan antolatu zen ska kontzertu bat. Oso ondo pasatu ginun baina amaitzeko ordua ailegatu zenean ez zegoen modurik musikoak eta enparauak bertatik botatzeko. Orduko Iparraldeko UEUko arduraduna etorri zakun bastante larrituta, berandu zela, bertan porruak erretzen ebizela eta mesedez zeozer esateko musiioei ea bertatik alde egiten eben. Pentsaizue, gau osoa (Iparraldean gau osoak 12ak arte irauten ebeb orduan) saltoka, izerdi baten, eta zerberzaren bat baino gehiago edanda, serio itxura ipini behar ea okupa horiek alde egiten eben.

Eugenio Riaño (Historia Saila) / Argazkia: MuseumdeToulouse

Iruzkinak (3)

  • ueu365

    Neuk ere gogoratzen dut ska kontzertu hori! Gure irakasle izandakoak izerdi patsetan kontzertuan ikusteak markatu gintuen… onerako antza! 🙂
    Besarkada bat!

  • Benetan ikastaro polita izan zen hura bai! Gogoratzen dut gainera oso hitzaldi interesgarriak izan genituela, euskaraz egiten ari ziren azken ikerketei buruzkoak. Oker ez banago, geunden 9 edo 10 ikasleetatik, bakarra zen antolatzen ibiltzen ez zen Historia saileko kidea, baina ikastaroa borobila izan zen benetan!: ikastaroak oso ondo egon ziren (Juanjo Larrearena dut bereziki gogoan!, beste batzuk ere primerakoak izan arren: gogoratzen duzue Lourdes Herrastik jarritako trepanazioari buruzko bideoa?) eta lagun giro bikainean igaro genuen gainera! Ez dut sekula ahaztuko!

    • ueu365

      Egia! Gure ‘ikasle’-a, trepanazioaren bideoa, hortzetan zeramikazko piparen marka zuen burezurra…
      Eta urte hartakoa izan zen gero bazkidetza txartelerako erabili zuten talde-argazkia?
      ains, zenbat oroitzapen… 🙂

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude