Poesiaren erabilgarritasunaz

UEUn, nire akorduan:

Ikasleak irakasleak bezain. Jolas-orduak lan-orduak bezain. “Saio osagarriak” ikas-orduak bezain.

Behin, aspaldian, beste hainbatetan bezala, poema-errezitaldia egin genuen Iruñean. Literatura sailaren ikastaroko ikasle eta irakasleak: literaturazaleak, idazleak, itzultzaileak, eta beste sailetatik ere jende dezente, poesiaren izen txarra gorabehera.

Errezitatzaile, hiruzpalau lagun; tartean bazen neska ederrik (mutilotan ez, horregatik aipatzen dut, eta harira datorrelako). Neska hari, beste poema batzuen artean, carpe diem (bizi ezazu unea) gaiaren inguruko testu bat irakurtzea egokitu zitzaion.

Poemañoa honela hasten zen:

“Hala bada eta benetan

oherako keinu garbia egin badik…”

Errezitaldia amaiturik, Larraonako barrara iritsi, eta carpe diem-eko neska mutil lirain batekin, idazlea oker ez banago, hizketa bizian. Diskrezioz ez nintzen gehiegi hurbildu, baina bai bien solasa entzuteko adina.

Neskaren bizilekuaz ari ziren, aitona-amonek lagatako baserria omen, eta ez dakit nola, neskak amonarena izandako ohean lo egiten zuela aipatu, eta mutilak gogo biziz galdetzen zion: eta nolakoa da, nolakoa da zure ohe hori?

Ez dakit unea aprobetxatu ote zuten (baina ez dut uste) eta, grazia handia egin bazidan ere, ez nion oraindik inori kontatu. Kezka ere eragin zidan pasadizoak, poesiak bizitza “errealean” duen erabilgarritasunaz 🙂

Gerardo Markuleta (Literatura saila) / Argazkia: Katrin Leblond

Iruzkinak (2)

  • Poesiaren alde eta kontra jardutearen abantaila eta desabantailak. Badut oraindik etxean gorderik eskuko programa… Antza, unerik interesgarrienak galdu egin nituen. Hainbeste urte eta gero, mereziko luke itzultzeak …

  • Gerardo Markuleta says:

    Bai, Tximeleta, urte asko… Eta une interesgarriak ere bai, ugari, denontzako…
    Itzuli? Bai, aurten, Eibarren, Literatura Unibertsalaren inguruan, poesia katalana euskaratzeaz
    Beti poesiarekin bueltaka… Muxu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude