Sanferminen osteko Iruñean,dexentetan egon naiz ikasle eta irakasle modura UEUren udako ikastaroetan. Bero itzela gogoratzen dut. Eta niretzako garrantzitsuak ziren hainbat irakasle, idazle eta politiko praka motzetan, klasetik ateratzen ala mahai nguru batean parte hartzen. Sandalien beharra eta eskuak izerdituta edukitzearen inpresioa burura datorkidan modu berean, UEUk zekarren aire freskoa ezingo dut ahaztu. Taldeen tamaina txikiak, hurbiltasuna, eztabaidarako gogoa eta ikasteko grina aipatu nahi ditut ere. Eta dena euskaraz. Laborategi bat izatetik asko dauka UEUk. Hezkuntza metodologia berriak bertan ikusi eta frogan jartzeko oso leku aproposa. Profesionalki eta pertsonalki trebatzeko eta aberasteko. Aire egokitua bezain preziatua, orduan eta gaur egun ere!
Edorta Arana (Kazetaritza Saila)