BERTSOLANTEGIA 2009: Kazetaritza bertsolaritzan, rapa eta bertsolarien nortasunak hizpide (Udako Ikastaroa)

Azken urteetan lez, Udako Ikastaroetan Bertsozale Elkartearekin batera antolatutako Bertsolantegia izango da aurten ere. Berrikuntza bat dakar aurtengoan, Eibarren egin beharrean Villabonan egingo baita, Bertsozale Elkartearen egoitzan, Mintzolan. Uztailaren 1etik 3ra.

Bertsolantegian bertsolaritzaren inguruko hausnarketa izaten da nagusi. Aurtengoan, kazetaritza, rapa eta bertsolarien nortasunari buruz arituko dira. Hainbat galderari erantzuten saiatuko dira:

  • Kazetari-lanetan bertso-munduan dabilen jende ugari ari da. Zenbat dago bertsolaritik eta zenbat kazetaritik? Zer ikasi batetik eta bestetik?
  • Bertsolaritzak badu harremana musika-adierazpenekin. Rap-arekin adibidez, antzekotasunak baditu. Zein puntutaraino dira antzerakoak? Zer edan dezake bertsolaritzak rap-etik?
  • Bertsolari bakoitzak bere ibilbidean bertsotako bere nortasuna lantzen du. Nola eta zergatik hartzen du bertsolari bakoitzak bere bidea egiteko erabakia? Nola lantzen da nortasuna bertsotan?

Saio osagarriak ere izango dira ilunabarrean. Kuxkuxeatu egitarauan, eta animatu!

Informazio gehiago:
Irati Iciar
ikastaroak@ueu.org
(00 34) 943 82 14 26

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude