Juan Manuel Villar: “Ulertzen ez dena ezin da marraztu”

Juan Manuel Villar irakaslea ari da Josi Sierrarekin batera Iruñeko UEUko 48. ikataroetan “Visual Thinking ikas-irakasteko ikusgarria” ikastaroa gidatzen. Marrazkiak eta hitzak konbinatuz osatu dute ikastaro ikusgarria.

IKUSI BIDEOA

Zer da visual thinking-a?
Marrazkiak letrekin konbinatuta erabiltzen dituen konbinazio sistema bat da, nahi dituzun ideiak islatzeko. Ideia konplexuak erraz ulertzeko modua da eta begira dagoenari asko errazten dio ulermena. Burua antolatzen, gauzak ulertzen, sormena garatzen, ideia berriak eraikitzen laguntzen du.

Zer behar da visual thinking-eko eskema on bat egiteko?
Zer kontatua, orria bat eta boligrafoa besterik ez. Hiru elementu horiekin nahikoa da.

Zertan hobetuko da gure pentsatzeko eta ikasteko modua?
Visual thinking-ak bi aldiz pentsatzeko balio du. Lehenik ideia ulertu behar duzu, zure buruan irudikatu eta gero adierazi marrazki bitartez. Marrazteak bermatzen du benetan ulertu duzula hasierako ideia. Batzuetan zerbait ulertu duzula uste duzun arren, ez duzu lortzen marrazkirik egitea. Horrek esan nahi du benetan ez duzula ideia ulertu, ulertzen ez dena ezin baita marraztu.

Zer abantaila ditu?
Abantaila asko ditu. Garrantzitsuenetakoa Visual Thinking-ek kontzeptuak benetan ideiak barneratu dituzula bermatzen duela. Behin marrazkia eginda epe luzeko memorian grabatuta geratzen baitira eta askoz ere errazagoa da ideiak berreskuratzea edo beste testuinguru batean erabiltzea.

Zein da ikastaroaren helburua?
Sistema ikasi, irudi eta hitz sinpleekin ideia konplexuak adieraztea izango litzateke helburua. Visual thinking-arekin gauza asko egin daitezke: ariketa fisikoak diseinatu, bizitza planifikatu, norbere gustuko informazioa erregistratu… Guk lanerako tresna desberdinak ematen ditugu eta bakoitzaren esku egongo da bizitzako zein alorretan txertatu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude