“Hizkuntza irakaskuntzan bide berriak: nola erabili ahozko komunikazioa eta simulazioak, lanerako hizkuntza irakaskuntzan” izeneko ikastaroa izan da gaur Eibarren UEUren Udako Ikastaroen barruan. Petra Elser Banaiz Bagara elkarteko zuzendari eta dinamizatzailea izan da irakaslea.
Ikusi elkarrizketa: https://youtu.be/retmk-uX0wA
COMBI proiektuan oinarritutako ikastaroa da. Zertan datza COMBI proiektua?
Combi proiektua da Erasmus+-eko proiektu bat da. Europako kontseiluak kudeatzen du edo eskaintzen du horretarako finantziazioa. Bost partaide izan gara eta lau hizkuntz komunitate: euskara, frisiera, galesera, eta suediarra. Hizkuntza irakaskuntza landu dugu adinekoen zaintzan lan egiten duten etorkinentzat. Hori esanda, oso gauza zehatza dirudi, baina berez metodologien berrikuntza landu dugu hizkuntza irakaskuntzan eta metodologia berriek ematen dituzten aukera guztiak. Hori guztia transferigarria da beste lanbide batzuetara eta eta beste gizarte talde batzuetara. Irakaskuntza klasikoan ikasteko aukera ez dutenei begira.
Azken batean lan mundura zuzendutako dago…
Hori da, lan mundura orohar. Kasu honetan adinekoen zaintzan bereziki. Izan ere hor behar handia dago. Europako herrialde guztietan, adinekoen zaintzan askotan migratzaileak egiten dute lan. Hala ere, beste lanbide batzuetan ere erabili ahal da. Batez ere ahozkotasuna oso garrantzitsua den lanbideetan.
Metodologia berriak aipatu dituzu. Zein eratako metodologiak erabiltzen dira?
Metodologia dator Europako beste proiektu batzuetatik non esperimentatu duten bereziki etorkinekin. Nola hurbildu hizkuntza batera modu praktiko, komunikatibo batean. Esan nahi du hizkuntza erabiltzea hasieratik praktikan. Zerbait egiten duzun bitartean edo zure laneko jardunean bertan. Oso zehatz lotzea hitzak edo esaldiak eta ekintza. Bereziki lantzen ditugu simulazioak, roll playak, praktika profesionalak eta horiek behar dituzten esaldiak.
Bada denbora bat praktikan jarri duzuela. Nolako harrera izan du? Zein da balorazioa?
Guk elkartean [Banaiz Bagara elkartea] aspalditik erabiltzen dugu metodologia honen parte bat eta oso emaitza onak izan ditugu. Asko eskertzen du jendeak. Jende askorentzat euskara izan zen zerbait guztiz ezezaguna, mendi handi bat igotzea bezala. Metodologia horren bitartez sentitu zuten ez zela ezer beste mundukoa, posible zela hor sartzea. Orain pixka bat dena sistematizatu dugu Combi proiektuaren bitartez eta beste herrialdeetako esperientziak ere hor sartuz. Arazoa da nolabait horri gero ibilbidea ematea. Ez izateko gauza puntualak soilik. Baizik eta bai zaharren egoitzetan bai lanbide heziketan halako teknikak erabiltzea forma arrunt eta automatizatu batean.
Ikastaroan zer da landuko duzuena?
Alde batetik emango dugu marko teoriko pixka bat. Zertan oinarritzen den? Zein den materiala? Zeintzuk diren atzean dauden ideiak eta esperientziak? Eta gero praktikan lantzen dugu parte-hartzaileekin nola egin klase bat eta zein ariketa dauden. Baita ere egiten ditugu ariketak jendeak ikusteko bere gorputzean nola landu metodologia hori.
Zer nahi zenuke ikasleek hemendik eramatea?
Ideia berri bat espero dut. Zerbait berria izatea jendearentzat. Bakoitzak gero bere praktikan erabili ahal izateko parte bat. Ez da dena erabili behar. Gero, aldi berean, elkarrekin hausnartzea hemengo hizkuntza politikan non kabitzen den halako metodologia eta proiektu bat; eta nola eman horri irteera benetan hartzaileengana iristeko. Hor, adibidez, adinekoen zaintzan lan egiten dutenei edo erizaintzan, osasungintzan lan egiten dutenei. Benetan erabiltzeko eta profesionalak formatzeko horren erabileran.
Zerbait gehiago gaineratu nahiko zenuke?
Hori hasiera bat da. Materiala ekoiztu dugu, baina materialak ematen duena abiapuntu bat da, oinarri bat. Espero dugu hemen Euskal Herrian irakasle eta profesionalen esperientziarekin osatzea eta hobetzea eta aldatzea. Izan ere, ez da guk eskaintzen dugun proiektu bat, baizik eta guztion artean kudeatzeko zerbait.