Lorena Egidazu: “Demostratu dugu material ezberdinekin hizkuntzak ere manipulatu daitezkeela; ez bakarrik matematikak”

Challenge yourself: zure ikasgaien azalpenak hobetu metodologia desberdinak uztartuzizeneko ikastaroa ere izan da atzo eta gaur UEUren Eibarko Udako Ikastaroen barruan. Lorea Duñabeitia Dobaran eta Lorena Egidazu Ormazabal dira ikastaroko arduradunak.

Ikusi elkarrizketa: https://youtu.be/BICmfWCFs8w

Denok edo askok izan dugu inoiz arazoa eskolan zenbait kontzeptu ulertzeko, barneratzeko. Adibidez, matematiketan hainbat arlo irudikatzeko. Arazoa irakaskuntza metodologian dago?
Lorena: Nik esango nuke baietz. Nahiz eta ume batzuei ondo joan zaien. Gu gara horren adibidea, eta beste jende asko. Gainera, gizartea uste dut asko aldatu dela eta dagoeneko ez duela funtzionatzen orain arte funtzionatzen zuenak. Gero abstrakziorako bidea, adibidez, matematikan oso ondo landu behar da; eta ez da lantzen; nahiz eta ez den gauza berri bat. Montessorik bere garaian esan zuen, Brunerrek esan zuenEz dakidana da zergatik ez den landu landu behar den moduan.

Abstrakzioak azkenengo pausua izan beharko luke
Lorena: Hori da. Hiru pausu dira. Orain matematiketan oso modan dagoen metodo Singapur hau, azkenean Brunerrek esaten duen horretan oinarritzen da. Baita ere Montessorik esaten zuen horretan. Guk gaur demostratu dugu apur bat material desberdinekin hizkuntzak ere manipulatu ahal direla. Ez bakarrik matematikak. Gure helburuetako bat hori da.

Brunerrek esaten du hiru pausu jarraitu behar direla. Bat da manipulazioa edo bizitzea, bestea bizi izan den hori irudikatzeabaina umeak irudikatu behar du, ez liburuaketa azkenengo pausua da hizkuntza matematikora pasatzea;matematikak azaltzen zabiltzan kasuan. Beste zerbait azaltzen bazabiltza bere hizkuntzara pasatu behar duzu. Adibidez ingelesera, gaztelerara edo dena delakora.

Konturatu garena da eskola askotan egiten dutena dela azkenengo pausua bakarrik. Irudia, gainera, liburuak ekartzen du eginda. Umeak ez du sortzen irudirik. Gainera, zuzenean hizkuntza matematikora joaten da. Orduan ume batzuk berezkoa dute abstrakzio hori; eta beste batzuk ez daukate; eta orduan galdu egiten dira, eta ikasten dituzte gauzak buruz moduan, errepikapenaren errepikapenez; baina ez dute ulertzen zer dabiltzan egiten. Hizkuntzekin ere pasatzen da hori.

Lorea: Bai. Azkenean testu batzuk dituzte edo teoria bat eta errepikapenaren errepikapenez euren formulak bilatzen doaz estrategia moduan. Kiniela antzeko bat da, eta ez dute ulertzen zergatik eta nondik datozen gauzak.

Irudikatzeko ulertu egin behar da. Ulertu ezin den hori ezin da irudikatu
Lorena: Ezin da irudikatu. Imajinatu egin behar da eta askok ez dakite imajinatzen. Hori da kontua. Horrekin pixka bat lotuta guk visual thinkingarekin ere landu dugu hori. Bihar ere azalduko dizkiegu pauta moduko batzuk irakurtzen duzun hori imajinatzeko eta gero irudikatzeko. Hori erabili ahal duzu edozein testu ulertzeko. Baita ere matematikako testuetarako. Hau da, problemetarako. Hainbeste problema ematen duten problemetarako. Manipulazioa esan dugu, baina urte batzuetatik aurreraDBHn, Batxilergoanmanipulazioa ez da behar hainbeste; baina irudikapen hori oso ondo etortzen da. Irakatsi behar zaie hori ere egiten. Askotan ontzat moduan ematen dugu, dakiten moduan, eta ikusten dugu ez dakitela.

Lorea: Ez, zoritxarrez ez dakite.

Zein metodologia landuko dituzue?
Lorea: Metodologia moduan ez dakit planteatuko genukeen. Guk bai egiten duguna da gure materiala sortu, bai manipulazioan eta bai era bisualetan oinarrituta. Horrek gauzak biak hartuta oinarri moduan gure material propioak sortzen ditugu. Bai da egia Lorenak lehen esan duen moduan baditugula Montessoriren manipulatzeko material asko; errazak direlako erabiltzen, osoko eskura ditugulako eta uste dugulako funtzionatzen duela.

Lorena: Baina ez dugu egiten Montessori pedagogia. Materiala erabiltzen dugu, desberdina dena.

Lorea: Hori da. Ez dugu jarraitzen pedagogia bat.

Lorena: Matematikan bai jarraitzen dugu asko Brunerrek markatzen duena; ikusi dugulako funtzionatzen duela. Gaur egon gara beste irakasle batzuekin berbetan , aurten ipini dutelako martxan hori, eta esan didate funtzionatzen duela. Saiakeraerrorea esaten dena. Martxan ipini, ea funtzionatzen duen, eta ikusten baduzu funtzionatzen duela, aurrera. Bestela beste zerbait topatu beharko da. Momentuz matematiketan funtzionatzen du eta hizkuntzetan ere era bisual eta manipulazioan oinarrituak funtzionatzen du.

Lorea: Guk azkenean kontatzen duguna da gure esperientziaren arabera zer joan den ondo. Hori hor daukagu, aurrera doa. Ikasleek emaitza onak jasotzen dituzte. Feedback hori badago, ulertzen dutela.

Lorena: Gustatu egiten zaie

Adibidez, zein material sortu duzue?
Lorena: Gehienbat ingelesezko edukiak era bisualean aztertzea izan da egin duguna. Azkenean material pilo bat dago eta egin behar duzuna da material guzti hori hausnartu, hartu.. Hartu justu azaldu nahi duzun hori eta hori irudien bitartez ipini. Lan luzea da hori. Ikusi behar dituzulako mila gauza.

Lorea: Hizkuntza oso zabala da. Gu azkenean gramatikan zentratu gara. Gramatika liburu pila bat daudelako, baina zer gertatzen da? Testuak direla, gainera ingelesez idatzita. Urrunak dira, erabiltzaileentzako ez dira oso erakargarriak; eta orduan hori hurbiltzeko.

Lorena: Eta maten azkenean sortu, sortu materialak baino egunerokotasuneko materialak dira. Egin behar duzuna da hauek prestatu eta ekintza sortu gehienbat. Nik hor bertan azulejoak ditut. Material birziklatuak erabiltzen ditugu, baina ideia etorri behar zaizu, hau zertarako erabiliko dut? Bada beharbada zatikiak egiteko. Gero badaude material batzuk sortuta daudenak erregleten moduan eta asko erabiltzen ditugu. Materiala sortu baino gehiago da ekintzak sortzea. Zer nahi duzun lortu eta horren arabera ekintzak sortzea.

Lorea: Nik uste dut hori dela ikastaro honetan azaldu nahi dieguna. Zuek ere egin dezakezue. Hau era bat da egiteko, baina zuek ere aurrera egin eta ingelesez esaten den moduan challenge yourself. Hor daukazu dena eta posible da. Guk ahal badugu eguneroko lan horrekin, zuek ere bai.

Lorena: Argi badaukazu nora nahi duzun heldu, zer nahi duzun transmititu edo zer nahi duzun gelditzea, beste guztia lantzea da. Zailena da jakitea nora nahi duzun heldu. Horretarako ere bai baliabide batzuk emango dizkiegu edo hausnarketa metodo moduko bat.

Zein da ikastaroaren azken helburua?
Lorea: Bakoitzak benetan barrurantz begiratzea. Guk irakatsi ditzakegu gauzak, baina bakoitzak dauka errealitate bat eta bizitza bat eta ikasle batzuk.

Lorena: Gainera hemen denetarik batu gara. Unibertsitateko irakasleak eta Lehen Hezkuntzakoak. Errealitatea guztiz desberdina da batarena edo bestearena.

Lorea: Baina, bai ,esatea: Guk ahal izan badugu, zuek ere ahal duzue. Bakoitzak egin nahi duena egin lezake. Benetan ahal da.

Lorena: Guk emango ditugu estrategia batzuk guri ondo etorri zaizkigunak eta gero zuek horrekin aurrera.

Lorea: Eurek erabili dezakete manipulazioa, metodologia bisuala, nahi dutena. Guk hauek erabiltzen ditugu eta ondo doaz gauzak eta nahi baduzue oinarri moduan erabili ahal dituzue, baina baita ere jarraitu eta aurrera egin. Gure ardura da irakasle moduan. Zuk barruan daukazun hori ateraz gero ikasleek ere bueltan ematen dizute.

Lorena: Nik beti esaten dudana ikastaroetan da begiak zabaltzeko. Eta ez geratzea behien moduan. Pixka bat zabaltzen baduzu dena ikusten duzu. Zabaltzen dituzunean begiak leku guztietan ikusten dituzu baliabideak, ekintzak. Nik nahiko nukeena datak!” hori lortzea; baina nik uste dut hemen dauden gehienak badatozela horrekin.

Lorea: Gogoa. Etxera heldu eta begiratzeko liburuak edo interneten begiratzeko edo esateko, “tira, bai egingo dut”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude