Ibon Zaldua: “Jendea ezagutzeko aukera ematen dute Udako Ikastaroek eta hainbat gaitan ikuspegi zabalagoa izateko ere aukera ona dira”

Codesyntax-ek garatutako “Egunean Behin” mugikorretarako jolasean, Udako Ikastaroetan parte hartzeko saria irabazi du Ibon Zalduak, Ormaiztegin bizi den donostiarrak.

UEUrekin harremanik izan duzu orain arte?
Orain dela urte batzuk parte hartu nuen jardunaldi batean, “kirola eta euskara” izena zuen oker ez banago; Iruñean izan zen. Eta gustura atera nintzen. Orain aukera izan dut berriz beste ikastaro batean parte hartzeko.

Eta zer nolako esperientzia izan da? Garai batekoa zein gaurkoa?
Aurreko urteetako hura oso ona. Eman zidan aukera zegozkien gaiez gain, jendea ezagutzeko. Jende jatorra eta interesgarria. Gaurkoa ere [Nazio marka] erakunde eta elkarte desberdinetatik informazioa jasotzeko aukera ona izan da.

Hala ere oso gai ezberdinak aukeratu dituzu. Nazio markarenaz gain, “Ikastolak eta Koooperatibismoa ikastaroan ere eman duzu izena
Ezberdinak dirudite, baina funtsean gai berari lotutakoak dira. Gure hizkuntzari, euskarari buruz; naziogintzan daukaten paperaren inguruan dira bi ikastaroak. Txanpon berberaren bi alde bezala ikusten ditut.

Amaitzeko, gomendatuko zenuke Udako Ikastaroetan parte hartzea? Hala bada zergatik?
Bai, noski. Ikastaro interesgarriak dira. Jendea ezagutzeko aukera ematen du eta norberaren formakuntzan hainbat gaitan ikuspegi zabalagoa izateko ere aukera ona izaten dira.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude