Haritz Garmendia: “Edozeini gomendatuko nioke etortzea eta bizitzea hau guztia”

Ikergazte kongresuetan zein UEUk antolatutako hainbat jardunaldi eta ikastarotan parte hartu du Haritz Garmendia Iturriak. Oraingo honetan Baionako “W. von Humboldt gurean: hizkuntza, kultura, herria” ikastaroan parte hartu du.

Ikusi elkarrizketa: https://youtu.be/6V2jsmURXdk

Ibilbide luzea daukazu UEUn: Ikastaroak, jardunaldiak…
Esperientzia egia esan oso ona izan da. Etortzen diren irakasle eta zientzialari, ikerlari guztiak euskal gaietan eta bestelako gaietan oso adituak izan dira eta asko ikasi dut bertatik.

Zer azpimarratuko zenuke UEUren ikastaroez?
Azpimarratuko nuke sortzen den ezagutza eta transmititzen zaiona etortzen denari, euskaratik eta euskaraz egindakoa izaten dela, oso zaila dena beste eremuetan aurkitzea.

Oraingo honetan zerk ekarri zaitu Baionara?
Oraingo honetan Humboldten inguruko ikastaro bat izan da. Hizkuntza, identitatea, nortasuna, kultura… Holako gaiak genituen ikergai eta hizpide. Oso gustura egon naiz eta asko ikasita noa bertatik.

Zer daramazu ikastarotik?
Ba ikastaro honetatik daramakidana da euskara ez dela komunikatzeko hizkuntza bakarrik, askoz gehiago dela. Identitate bat, herri nortasun bat ere badela eta horretan segi beharko dugula euskara erabiliz eta euskaraz pentsatuz.

Gomendatuko zenuke esperientzia?
Bai. Esperientzia oso ona izan da eta beste edozeini gomendatuko nioke etortzea eta bizitzea hau guztia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude