IkerGazte2019: Artikuluak bidaltzeko deialdia

 

IkerGazte2019 badator.

Lehen IkerGazte kongresua antolatzeko erronkari 2015ean heldu genion, eta Durangon bildu ginen 200 ikertzaile euskaldun. 2017an Iruñean izan zuen segida, eta lehena hobetu genuela sinisten dugu. Oraingoan 2019ko 3. edizioari ekiteko gogotsu gaude. Baionan izango da, IKER euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroarekin (IKER UMR5478) elkarlanean, maiatzaren 27tik 29ra.

IkerGazte ikertzaileek egiten duten neurrian, atsegin handiz gonbidatzen zaitugu zure lanak IkerGazte kongresura bidaltzera. Euskaraz noski.

Ikertzaile euskaldunok bagabiltzalako Euskal Herriko unibertsitateetan eta ikerketa zentroetan ikertzen; badaukagulako ikertzen duguna ezagutarazteko ahalmena eta gogoa; nazioartean egiten duguna bertokoari azaldu nahi diogulako; Euskal Herrian zer ikertzen den jakin nahi dugulako; lankide izan daitekeen hori ezagutu nahi dugulako; eta edozein alorretakoak izanik ere, edozertaz euskaraz jarduteko gai garelako.

 

IkerGaztea naiz?

Gazte ikertzaile kategorian sartuko dira:

  • doktorego tesia / doktore tesia bukatzear daudenak
  • tesia azken bost urteetan defendatu dutenak (gutxien-gutxienez artikuluaren lehen egileak bete behar du baldintza hau).

Zer egin behar dut artikulua bidaltzeko?

Artikuluak easychair plataformatik aurkeztuko dira otsailaren 22a baino lehenago.

Hemen duzu artikulua bidaltzeko behar duzun informazio guztia: ereduak, epeak, easychair plataformarako sarrera eta abar.

Informazio gehiago eskuratzeko:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude