Gotzon Carcar: “Dugun gabeziarik handiena, benetan garenarekin konexio eza da”

Aurkezpenetan entrenamendu trinkoa ikastaroa izango da azaroaren 12an Iruñeko UEUren egoitzan; sakontasun, erraztasun eta naturaltasun gehiago lortzeko entrenamendua . Gotzon Carcar Coach pertsonala eta enpresariala da ikastaroaren arduraduna.

img_2641

Udazkeneko ikastaro hau “Jendaurrean hitz egiteko entrenamendu trinkoa” ikastaroaren jarraipena izango da
Bai, aipatu duzun tailerra aurretik egin duen edonorentzako jarraipena izango da aukera eta eskaintza hau.

Oraingo honetan zer lantzea da asmoa?
Batez ere jendaurrean gaudenean, norberaren “barne egoera” eta “intentzio” sakona lantzea da. Zertarako dagoen hor eginkizun horretan, kontzientzia osoa izanez: bere gorputzaren erabileraz, arnasketa prozesuaz, publikoaren etengabeko erantzukizunaz… Laburrean esanda, arreta erdigunea (barnerantz eta aldi berean kanporantz) lantzea da.

Etengabe ari gara komunikatzen nahi ala nahi ez… Kontrolatu al daiteke hori?
Guztiz. Gizakioi dagokigun ezaugarri zoragarria da. Uneoro komunikatzerakoan, barnean duguna (egoera fisikoa, emozionala, intelektuala…) adierazten dugu, jakin ala jakin ez. Eta barne prozesu hori norberak erabakitzen du. Malguak eta aldagarriak gara, eta egiten dugun guztia ikas dezakegu beti hobeto egiten. Beraz, “kontrolatu” dezakegu egiatan.

Erabiltzen al ditugu ditugun baliabide guztiak?
Noski baietz. Norberaren garapenaren bidean dago gaitasun eta aukera hori. Lan pertsonalari dagokion funtsezko elementua da. Gaitasun guztiekin jaio ginen; batzuk gutxiago edo gehiago garatu ditugu bizitzan zehar, beste batzuk deus ez; baina hor ditugu, gure baitan, nolanahi itxaroten, ea noiz indartzen eta garatzen ditugun.

Zein gabezia ditugu orokorrean?
Hori galdera!Gabeziarik handiena “deskonexio” delakoak ematen digu. Garenaz daukagun sinesmenak aldentzen gaitu benetan izaten garenarengandik. Horrek lapurtzen digu gauza asko: gaitasunak, aukerak, proiektuak, ametsak, ilusioak… Eta aldi berean, muga asko, mina eta sufrimendua ematen digu. Beraz, laburrean esanda, dugun gabeziarik handiena, benetan garenarekin konexio eza da.

Garapen pertsonalaren eta profesionalaren hobekuntzan komunikazioaren prozesuaren garrantziaz eta eraginaz ohartzea da helburuetako bat. Zergatik da hain garrantzitsua? Zein eragin du?
Komunikazio eza-rik ez dagoenez, norberak bere burua zenbat eta gehiago ezagutzeak hobekuntzak eta onurak ekarriko eta sortuko lituzke bizitzaren arlo guztietan eta guztietarako; nork bere buruarekin duen komunikazioan eta nola ez, besteekin nola harremantzen garen horretan. Horrekin guztiarekin zenbat eta gehiago ohartzen garen, bikotea, familian, lanean, harreman sozialetan eragin hobea eginen genuke. Denon helburu ederra behar lukeela uste dut: Guztien aurrean giza_eredu ahalik eta hoberena (ekologikoena) izatea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude