Itzulpengintza eta Teknologia graduondoko honek itzulpengintzaren arloko teknologia berrietan prestakuntza eta espezializazioa bultzatu nahi ditu, lan merkatuaren erronka berriei erantzuteko gai izango diren itzultzaile profesionalak prestatzeko eta, aldi berean, gizartearen garapen teknologikoari laguntzeko. 2016-2017 ikasturtean graduondokoaren 5. edizioa burutuko da eta urtetik urtera egitaraua eta metodologia hobetzeko neurriak martxan jartzen ditugu.
Graduondokoari lotuta jardunaldiak antolatu genituen ekainaren 22an, hemen irakurri daiteke horri lotutako idatzi genuen blogeko sarrera.
EZAUGARRIAK:
- Titulua: UPV/EHUren Berezko Titulua da
- Iraupena: 30 ECTS, 2016ko urritik 2017ko ekainera
- Irakaskuntza mota eta metodologia: On-line, modulu bakoitzean aurrez-aurreko saio batekin. Bukaeran ikasle bakoitzak proiektu bat garatu beharko du.
- Prezioa: 1.500€
- Dirulaguntzak lortzen saiatzen ari gara, galdetu UEUren bulegoan (a.latatu@ueu.eus)
- Informazio gehiago, hemen (UEU) eta hemen (UPV/EHU).
Save
Save