Euskal Herria XVI.-XX. mendeetan. Ikastaroa

UEUk eta Eusko Kultur Fundazioak ondoko ikastaroa antolatu dugu elkarlanean. 12 saioko ikastaroa da: 2016eko otsailaren 3tik apiliraren 20a bitartean egingo dena.

EUSKAL HERRIA XVI.-XX. MENDEETAN

afixaEU2-2016Ikastaro honek Euskal Herriaren garai bateko errealitatera hurbildu nahi gaitu: nafar Estatuaren errautsak besterik gelditzen ez zirenekora. Errauts horien gainean Estatu arrotzek egitura berriak altxa zituzten, haien neurrira eta nahierara. Halere, eraikin horien azpian gure nortasunaren sugeldo eta txingarrak bizirik mantendu dira. Ikastaroaren helburu nagusia, hain zuzen ere, inposaturiko egituren artean zirta horiek antzematea da, berauek hauspotu eta ezagutarazteko.

Gai zerrenda:

1. Bilakaera politikoa. Errauts arteko txingarrak.
2. Erreferente historiko batzuk: Konkista osteko oinordekoak.
3. Erreferente historiko batzuk: Euskaldunak espainiar eta frantziar monarkietan.
4. Bilakaera sozial, kultural, ekonomiko eta erlijiosoa (XVI-XVIII. mendeak).
5. Bilakaera politikoa. Itunaren haustura: Erreakzioak.
6. Bilakaera politiko-instituzionala: Tirabirak eta erreakziaok.
7. Erreferente historiko batzuk: Euskaldunak, ez hain espainolak, ez hain frantsesak.
8. Bilakaera sozial, kultural, ekonomiko eta erlijiosoa (XIX. mendea).
9. Bilakaera politikoa. Ilunpetatik argitara.
10. Tunel Frankista luzea eta irteera eztabaidagarria.
11. Erreferente historiko batzuk: Oroimenaren lanaren fruituak.
12. Bilakaera sozial, kultural, ekonomiko eta erlijiosoa (XX. mendea).

Informazione gehiago eta matrikula.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude