Irati Iciar: “43. Udako Ikastaroen balorazioa positiboa da, hasieran markatutako helburuak lortu ditugu eta”

Bukatu dira aurtengo Udako Ikastaroak, gaur baita Jardun leloa izan duen edizio honen azken eguna. Ekainaren 29an eman genien hasiera eta gaur arte, uztailak 22, hainbat jardunaldi eta ikastaro eskaini ditugu Eibar, Baiona eta Iruñean. Horien balorazioa egite aldera, Udako Ikastaroen arduraduna den Irati Iciarrekin egon gara atera duen ondorioa zein izan den galdezka.

Ikusi Irati Iciarren bideoa

Irati Iciar“43. Udako Ikastaroen balorazioa positiboa da, hasieran markatutako helburuak lortu ditugu”, esan digu Irati Iciarrek aurtengo edizioa baloratzeko eskatzean, “gainera aurten erronka bat izan dugu, jardunaldiak txertatu baititugu aurtengo Udako Ikastaroetan” gehituz. Oso pozik geratu dela esan digu Irati Iciarrek, aurten ospatutako sei jardunaldiek matrikula aldetik oso harrera ona izan dutela azalduz.

Ikastaroei dagokienean, aurreko urteetako kopuru antzekoa mantendu dela argitu du, “ikastaroei dagokionez, beti bezala gora bera batzuk izan ditugu, ikastaro batzuk ezin izan dute aurrera egin, hala ere, aurreko urtetako matrikula kopuruarekin jarraitu dugu, beraz balorazioa oso positiboa da” esan du, hain justu.

Ikasleen asegarritasun mailari dagokionez, oraindik ere balorazio orriak begiratu ez arren jendea asebeteta geratu dela azpimarratu nahi izan du, jendea oso gustura agertu dela eta irakasleei dagokienez ere oso pozik geratu direla, hori dela eta, datorren urtean ildo beretik jarraitzeko asmoa dutela adierazi du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude