Mari Luz Esteban: “Artekotasuna presente dago gure bizitzan, batez ere jaietan, zentzumenak bizitza normalean baino piztuago egoten baitira”

Udako Ikastaroen barnean, jaiak eta generoa uztartzen dituen ikastaroa ospatu da  Eibarko Markeskoa jauregian, “Jai ereduak genero ikuspegitik: begirada antropologiko bat Euskal Herriko errealitateari” izenekoa, hain zuzen. Miren Guillo izan da ikastaroaren arduraduna, baita ekitaldiaren nondik norakoak azaldu eta honi hasiera eman diona ere.

Jai ereduak ostegunaMari Luz Esteban izan da lehenengo hizlaria, Gizarte Entropologiako irakaslea UPV/EHUn eta Mugimendu Feministako partaidea, baita UEU kidea ere. Jaiak eta gorputza uztartzen dituen gaia izan du hizpide. Jai-giroan neska zein mutilok izaten ditugun jarrerez mintzatu da, kultura ezberdinetan dauden ohiturak jarriz adibidetzat. “Artekotasuna presente dago gure bizitzan, batez ere jaietan, zentzumenak bizitza normalean baino piztuago egoten baitira” aipatu du, giro horretan gaudela alaiagoegoten garela, eta horrek “erritmo fisiologikoa eragin eta distantzien desagerpena” ekartzen duela. Jaietan gorputz kolektibo bat sortzen dugula eta gorputzen mugak haustendiren momentua izaten dela azpimarratu du, hori erakusteko adibidetzat elkarri oso itsatsita eta sexu-harremanak izaten egongo balira bezala dantzan dabilen jendearen bideo bat jarriz.

Feminismoaren diskurtsoan gizonak falta direla salatu du Estebanek, emakumeok guretzako bakarrik diren espazioak aldarrikatzen ari garela, gero eta gehiago, eta gizonekin espazio mistoak nola sortu ere pentsatu beharko genukeela deritzo.

Margaret Bullen aritu da solasean ondoren, hizlari nagusia berau, bera ere Gizarte Antropologiako irakaslea UPV/EHUn. Hasteko,aipatu du XX. Mendean oso normaltzat hartzen zela emakumeek jaietan parte hartzea, hori zela normalena,hauei parte hartzeko eskatzea, egungo egoerak harritu egiten duela. Ondoren, herrietan jaiek duten garrantziaz mintzatu da, “alardea, danborrada edota dantza berezi bat egiten denean, laburbiltzen dira herriaren osagai kultural asko, kulturaren definizio kontzentratua hartzen du, herrikoentzat harrotzeko une bat dira jaiak, turismo proiektuetan herriaren irudi bezala erabiltzen dira” aipatu du.

“Bihotzetik egiten dugun zerbait da, ezin dena hitzekin azaldu, ezin da arrazoitu, emozioaren eraketa erabiltzen da argudioak sendotzeko, jendeak gero sentimenduei ihes egiteko. Hor agertzen da “cathexix” sistema”, esan du Bulletek jaiekiko gizakiok dugun harremanaz hitz egitean, psikologiako kontzeptu freudianoa den “cathexix”-a aipatuz, hau da, inpultsu eta ekintzen atzean motibazio bat dagoela adierazten duen hitza.

Amaitzeko, tradizioa hautsi edota aldatu daitekeen zerbait dela azpimarratu du, gizarte bat osotzen dpan heinean ematen den gertaera bat dela, eta jaiekin ere gauza bera gertatzen dela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude