Lan interesgarri bezain mamitsuez osatuta etorri da “Hondakinen Kudeaketa eta Tratamendua, Proiektuak” ikastaroaren bigarren eguna

Hondakinen Kudeaketa eta Tratamendua graduondokoaren kurtso amaierako lanen aurkezpenek bete dute ikastaroaren bigarren eguna. Aurkezpenei hasiera eman orduko, bigarren egun horretan egingo dena azaldu du Fernando Mijangos graduondokoaren arduradunak, 2015-2016 ikasturtean graduondokoa egiteko aurrematrikula zabalik dagoela jakinaraziz, bide batez. Ondoren, 6 proiekturen aurkezpenak, horien balorazioak eta kalifikazioak, oharrak eta diplomen banaketa egin dira.

#HKTP traola

Hondakinak aurkezpena1Aitor Narbaizak eman dio hasiera aurkezpen saiori. Materia organikoak Euskal Herrian daukan irtenbidea aztertu du bere lanean. “Munduaren egoera eta baliabide naturalen mugez arituko naiz, gizakiek ekosistemetan eragiten dituen aldaketez ” azalduaz hasi du aurkezpena Narbaizak, “baliabideak lortzeko, ingurumena hondatu dugu eta kapitalismoaren ondorioz tokiko kultura eta bizimoldeak galtzen ari gara” baieztapen gogor bezain errealekin jarraituz. Planetak jasaten duena baino jende gehiago bizi garela eta horrek aztarna ekologikoa eragiten duela aipatu du baita ere, eta aurkezpenarekin bukatzeko kalitatezko konposta egiteko eman beharreko pausuak zeintzuk diren azaldu.

Amaia Ozaeta izan da hurrengoa bere lana aurkezten, titulu apropos bezain deigarriarekin: “Zure Hodakinekin 5 zentzuak/ontziak erabiliz, 6. zentzua garatu“. Hondakinekin zer egin, zergatik eta zertarako galderei erantzuten aritu da, hondakin bakoitza non botatzen den garrantzitsua dela azpimarratuz eta hondakinen bilketa selektiboa proposatuz.

“Debako komertzioek sortzen dituzten hondakinen azterketa eta bilketa sistema berriaren ezarpena” (Sabas Bedialauneta), “Lea Artibaiko hondakinen bilketa eta tratamendu jasangarriago baterantz, Merkatal guneetan, industrietan eta udal zerbitzuetan ze hondakin motak sortzen dira?” (Arkaitz Bolunburu), Merkatal guneetan, industrietan eta udal zerbitzuetan ze hondakin motak sortzen dira? (Olaya Mendoza) eta “Hondakinak eta plastikoak. Plastikoak hondakin” (Ainhoa Gaston) izan dira gainontzeko lanen izenburuak, guztiak ere interesgarri eta mamitsuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude