Gaur hasi dira Eibarren UEUren Udako Ikastaroak. Aste honetan zehar, pedagogia, Moodle, testuen kalitatea, informatika, hizkuntzalaritza, dokumentazioa eta ekonomia alternatiboen gaiak landuko dira. Aurtengo leloa JARDUN izango da, Udako Ikastaroak lan egin, ikasi eta ideiak trukatzeko foro ezinhobea dela azpimarratzeko asmoz. Oraindik Baiona, Eibarko bigarren astea eta Iruñeko ikastaroetarako matrikula zabalik dago www.ueu.eus helbidean.
- Zelan hobetu ikasmaterialen kalitatea? Testu zuzen eta egokiak sortzeko lanabesak.
- Moodle-ren itxura hobetzeko trikimailuak.
- Haurren parte hartzea: hausnarketarako gunea.
- Code.org. Programatzen ikasteko tresna baten erabilpena eta lokalizazioa.
- Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen I. Bilkura: lankidetza ardatz, euskara bitarteko, herritarra helburu.
- Hizkuntzalari Euskaldunen II. Topaketa: Eleaniztasunak baditu hamaika aurpegi.
- Beste ekonomia bat sustatzeko unibertsitate-eredu eraldatzaileak.