Itziar Laka: “Ikertzea ez da errealitate pusketa bat hartu eta bere osotasunean deskribatzea”

Itziar Laka izan da kongresuaren bigarren egun honetako hizlari nagusia. Gogo Elebiduna ikertaldeko zuzendaria da bera eta Ikerbidaia izeneko hitzaldia eman du gaur IkerGazte kongresuan.

Ikusi Itziar Lakaren bideoa

Itziar laka txalokaBere ikertaldean euskararen prozesamendua eta elebitasuna ikertzen dutela esanaz ekin dio gaurko ekitaldiari, publikoari horren inguruko jakinmina piztu ostean, orain arte lortu dituzten emaitzen laburpentxo bat egiteko sarrera gisa. Euskararen ezaugarri bi erabili ditu horretarako, “gaztelaniaren aurkakoak” direnak. Batak hitz ordenarekin zuen zerikusia, bestea, aldiz ergatibotasunaren adibidea izan da.

IkerGazte bezalako kongresu batek zer eragingo duen galdetzean, alor ezberdinak ikertzen dituzten ikerlarien bilgune dela azpimarratu du garrantzitsuena bezala. Alor ezberdinetan lanean daudenek elkar ezagutzeko aukera paregabe bezala definitu du kongresua, elkarren ezagutzak partekatu eta euren artean ezagutza berriak eragiteko bilgunea moduan.Hori litzateke Itziar Lakarentzat kongresuaren ekarpenik handiena.

Azkenik, ikertzaile bat zerbait ez jakitean eroso sentitzen den pertsona bat izan behar dela aipatu du, dena jakin behar duen pertsonak ez duela lekurik ikerketa munduan. Ilunpean bizitzen dira ikerlariak Lakaren ustez, zalantza artean uneoro, ikerketa galderen bitartez garatzen, eta errealitate pusketa bat hartu eta hura bere osotasunean deskribatzea ekiditen, hori ez baita ikerketa lana bere aburuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude