Jon Sanchez: “Ikerlarien topaketak interesgarriak dira beti, besteengandik ikasteko aukera ematen delako”

Jon Sanchez Ikergaztea, “Fasearen erabilera ahots sintetikoaren detekzioan” ikerketaren egilea.

Ikusi Jon Sanchezen bideoa

jon_sabchezZein gairen inguruan ikertu duzue? Ahotsaren arloan egiten dugu lan.

Ze zailtasun dituzue gaur egun gazteek ikerkuntzan aurrera egiteko? Zorte handia izan dut nik, nire ikerketa taldean behar izan dudan laguntasuna eduki dudalako beti.

Euskarak ba al du tokirik ikerkuntzan? Guretzat bai, dudarik gabe. Ahotsaren munduan lan handia dago egiteko, euskara munduko beste hizkuntza batzuk daukaten teknologia puntuan jartzeko.

Zuen iritziz, baloratzen al da zuen lana? Zertarako balio du ikertzeak? Ingeniaritzan askotan ikusten da enpresen interesa, proiektuen forman. Ikertutakoa erabiltzen dute, bai.

Zergatik da beharrezkoa Ikergazte bezalako egitasmo bat? Ikerlarien topaketak interesgarriak dira beti, besteengandik ikasteko aukera ematen delako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude