#IKERGAZTE kongresua abian da

Harrera-ekitaldiarekin eman zaio hasiera IkerGazte kongresuari. Bertan, Iñaki Alegria UEUko zuzendariak, Itziar Alkorta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak, Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuak, Jon Zarate UPV/EHUko Euskara errektoreordeak eta Miren Josu Omaetxebarria IkerGazte kongresuaren arduradunak parte hartu dute. Guztiek azpimarratu dute ekimen honen garrantzia euskal gizartearentzat orokorrean eta euskararentzat eta ikerketarentzat bereziki. UEU ere zoriondu dute ekimen hau antolatzeagatik.

sarrera argazkia

Goizeko 8:30etan ireki dira Landakoko ateak eta egitarau oparoa eskaini zaie hurbildu diren guztiei. 200 bat pertsona bildu dira Durangoko Landako Gunean. Besteak beste, PZ Myers biologia irakale estatubatuarraren eta Karmele Artetxe UPV/EHUko ikerlari eta irakaslearen hitzaldi orokorrak, ikertzaileen ibilbidearen inguruko mahai-ingurua, testuen hizkuntza-kalitatea hobetzeko tailerra eta komunikabideen eta sare sozialen bidez ikerketa lanak zabaltzeko mintegia izan dira ekitaldien artean. Tartean, parte hartzaileetako batzuk beraien ikerlanak aurkezten egon dira bi orduz, bitartean, gainontzekoen posterrak ikusgai egon direlarik.

#Ikergazte

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude