Zaku bete ikastaro antolatu ditugu udaberri honetarako, Eibar, Iruñea eta Gasteizen ematekoak.
Izen ematea dagoeneko ireki da.
On-line eskaintza
- Euskal Herriko ekonomia eta gizartea azterketarako lanabesak. GIS librea.
- Euskal Literaturaren irakaskuntza Bigarren Hezkuntzan.
- Moodle-ren oinarrizko erabilera.
- Nola sortu eta saldu liburu elektronikoak.
- Ordenagailuz lagundutako itzulpena: hainbat aukera.
Ikastaro hauek UEUren Ikasgela Birtualean emango dira.
Ikasgelako eskaintza
- Argazki-edizioa. (Eibar)
- Argazkigintza dokumentala. (Gasteiz)
- Emozioak eta norberaren gaitasunen lanketa sakontzen. (Eibar)
- Eskola libre eta demokratikoak: gizarte aldaketarako tresna eta gako. (Iruñea)
- Gazteak, sexua eta sare sozialak. (Iruñea)
- Haur-psikologia: gaurko haurrak etorkizuneko helduak. (Eibar)
- Zu irabazle, ni irabazle: gatazkak ikasgai bihurtuz. (Iruñea)
- NoSQL datu.baseak. MongoDB. (Eibar)
- Sendabelarrak eta etnobotanika Euskal Herrian: jakituria tradizionaletik pentsamendu zientifikora. (Eibar)
- Yoga eta kontzentrazioa eskolan. (Iruñea)
Hitzaldia
”Euskara etxetik espaziora: hizkuntzalari baten esperientzia espazio-ontzira igo zenean.” Hizlaria, Ekaitz Santazilia, NUPeko irakaslea.
- Otsailaren 13an, ostirala
- Zangozako Kultur Etxean
- 19:00etan
- Irekia eta doanekoa.
Eskuratu hemen Udaberriko eskaintzaren eskuorria: 2015 udaberria
Informazio gehiago:
Mari Karmen Menika
(00 34) 943 82 14 26
markeskoa@ueu.eus
.