UEUk eta Euskal Unibertsitatea elkarteak hiru laguntzetarako (beka) deialdia egiten dute UPV/EHUren Berezko Titulua den Itzulpengintza eta Teknologia graduondokorako.
Dirulaguntzak
Hiru laguntza esleituko dira, hautatutako 3 ikasleri.
Laguntzaren zenbatekoa 750 €koa izango da, matrikularen erdia ordaintzeko adina.
Ikasleek graduondokoaren matrikula bere osotasunean ordainduko dute UPV/EHUn, eta hautatutako ikasle bakoitzak dirulaguntza matrikulatu orduko jasoko du, dirusarrera bitartez.
Beka eskatzeko baldintzak hauek dira:
- Graduatu/lizentziatu berria izatea (2012-13 edo 2013-14 ikasturtean bukatuta)
- Itzulpengintza, Filologia edo Hizkuntzalaritza ikasketak
- Langabezian egotea
- Itzulpengintza eta teknologian izena ematea (izena emateak ez du matrikula egitera behartzen, baina beka jasotzen duenak matrikulatu behar du halabeharrez)
Aurkeztu beharrekoa
Bekak esleitzeko orduan kontutan hartuko direnak.
Mesedez a.latatu@ueu.org helbidera bidali:
- Espediente akademikoa
- CV laburra
Graduondokoan izena emateko eta beka eskatzeko epea irailaren 26ean bukatzen da.