Usoa Cuende: “Bakarka lortu ezin ditugun helburuak lortzeko balio du talde lanak”

Usoa Cuende1Coaching, talde lana eta lidergoa elkartegintzan’ ikastaroa martxan jarri du gaur Usoa Cuende irakasleak Iruñeko Jaso Ikastolan. UEUren 42.edizioaren barruan antolaturiko ikastaro honek bi helburu ditu nagusiki: elkartegintza kudeatzeko norbere gaitasunak lantzea eta hobetzea, eta horretaz gain, jasotako ezagutza norbere elkartean aplikatzea. Honi heldu aurretik, berarekin hitz egiteko parada izan dugu.

Zer landuko duzue ikastaroan? Norberaren ezagutza, eta hortik abiatuta, elkartea ezagutzea eta nola kudeatzen ditugun elkartearen egoera ezberdinak ikusiko ditugu. Azkenik, hobekuntzak proposatzeko eta praktikan jartzeko geure plangintza egingo dugu.

Zer abantailak ditu talde lanak? Bakarka lortu ezin ditugun helburuak lortzea, adibidez. Zerbaitengatik biltzen gara, eta asko ikas daiteke beste pertsonengandik.

Orokorrean ez al dakigu taldean lan egiten? Uste dut taldea eta talde-lanaren artean nahasketa bat dagoela. Askotan talde lanean ari garela pentsatzen dugu baina norbanakoarena lantzen aritzen gara. Denon artean ari gara egiten, osatuta baina ez elkarrekin.

Ze praktika egingo dituzue? Uneoro jolas-ariketak egingo ditugu, kontzientzia hartzeko, bai eta ohiko modua zein den eta berezko era zein izango litzatekeen ikusteko. Lidergoaren gaia ere modu berean landuko dugu: ariketekin eta jolasekin. Dinamika berdina izango da batik bat ikerketa ezberdinen arabera, ikusita dago ikasketa prozesuetan teoriaren %5a barneratzen dugula eta bizipenen %35a. Orduan, bizipen horietan zentratuko gara ariketa jolas dinamikekin, eta horietatik hausnartuko dugu.

Ikasleak zer ikasita ateratzea nahiko zenuke? Lehenengo pozik ateratzea espero dut (kar, kar, kar). Lortuko dutena da gai horien inguruan beraien jokabideak nolakoak diren gehiago ezagutzea. Kontzientziatze horretan zer nahi duten aldatu, edo zer sakondu nahi duten jakitea. Horretaz gain, norberaren elkartearen egoera momentu horretan zein den irudikatu eta irudi hori hobetzeko, ideia ezberdinak sortzeko eta negozioatzeko ahalmena.

Nori zuzenduta dago? Batik bat, ikastaroa elkartegintzan aritzen den jendearentzat dago zuzenduta. Motibazioa desberdina da. Elkartegintzan aritzen direnak borondatez aritzen dira eta motibazio gai hori desberdina da enpresan edo lanean daudenen aurrean. Baita ere, gauza hauek lantzeko malgutasun gehiago eskaintzen duelako.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude