Komikigintza eta literaturarenarteko harremanak aztertzen ari dira Eibarko Markeskoa Jauregian

Gaurkoan, marrazkigintzari eta literaturari tartea eskaini zaie, ‘Komikigintza eta literaturaren irakaskuntza’ ikastaroan, UEUko Udako Ikastaroen 42. edizioaren barruan. Bertan, komikiaren oinarri teorikoaz jabetuko dira partaideak eta komikigileekin solasaldiak egiteko parada izango dute ere.

Klasean komikiAmaia Serrano eta Iratxe Retolaza antolatzaileak ikastaroa martxan jartzeko arrazoia azaldu digute. Oro har, irakasleen artean eta bai komikigileen artean komikiaz hausnartzeko ez daudela ikastaroak konturatu zirela azaltzen du Serranok. Beraz, espazioak hori sortzeko abian jarri zutela ikastaroa aipatu du:“Irakaskuntzan ari garenez biak, nolabait komikien irakurketa berriak edo ezberdinak emango zizkiguten adituekin espazio hori sortzea izan da gure helburua”.

Bi eguneko ikastaro honen egitura hauxe izango da: alde batetik, komikiaren teoriaz jabetzeko saioak egingo dituzte: lehenengoa ‘Komikiaren arteaz’ hitzaldia Jon Mantzisidorren eskutik eta bigarrenik, ‘Komikigintza eta narrazio-teknikak’ Jon Martin Coloradok emango duena. Halaber komikigileekin egoteko abagunea izango dutela azaldu du Serranok: “Lau saio izango ditugu , horietatik bi gaur (Dani Fano eta Maite Gurrutxaga) eta besteak bihar (Asisko Urmeneta eta Bego Montorio). Azkenik, beste bi saio izango ditugu komikien irakurketak egingo dituztenak. Horrekin iruditzen zitzaigun osatua gelditzen zela ikastaroa, gure artean sare bat sortzeko aukera”.

Horretaz gain, Retolazak azaltzen du: “Komikigintzaz ari garenez, batez ere identifikatu genuen euskarazkoa denean, komikia ez dela batere lantzen eta gero Arte Ederretako Fakultatean behintzat, euskarari berari, hizkuntzak sortzeko eta irudiak sortzeko gaitasun horri gutxi erreparatzen zitzaiola”. Horregatik, azaltzen du, hain urrun dauden bi mundu horiek hurbiltzea izan dela asmoetako bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude