Arantza Urkaregi Etxepare: “R softwarea oinarrizko mailan eta goi mailako estatistikan jarduteko ezinbesteko tresna da”

Arantza urkaregi1Oinarrizko estatistika R software librearen bidez” ikastaroak martxan jarraitzen du gaur ere Eibarko Markeskoa Jauregian, UEUko 42. edizioaren barruan. Arantza Urkaregi matematikan doktorea da, besteak beste, irakasle moduan dabilena. Ikastaroaren nondik norakoak kontatu dizkigu.

Ikusi Arantza Urkaregiren bideoa

Zer lantzen ari zarete ikastaro honetan? R software librearen munduan hurbilketa bat egiten ari gara. R mundua oso zabala da eta ezin dugu guztia azaldu, helburua, oinarrizko estatistika gauzatzeko R-ren funtzionamenduaren oinarrizko atalak lantzea da. Modu honetan, ikasleek oinarrizko formazioa bereganatuko dute eta bakoitzak bere arloan aplikatu ahal izango du.

Zer da R software librea? R softwarea ulertzeko estatistika apur bat jakin behar da. Estatistikan datu multzo bat daukagu, lagin bat, hortik informazioa lortzen dugu eta informazio horretatik ondorio batzuk ateratzen ditugu. Ondorio horiek populazio osora zabaltzen ditugu. Aipatzekoa da, estatistika arlo desberdin askotan aplikatzen dela. R softwarean datu horiek sartzen ditugu eta honek kalkulu guztiak egiten dizkigu, horrela guk ez ditugu eskuz egin behar.

Zeintzuk dira R softwarearen abantailak? Esan bezala, abantailetako bat softwareak kalkulu guztiak egiten dituela da, eta ez direla eskuz egin behar. R softwarea pakete estatistiko bat da eta gaur egun pakete estatistiko desberdin asko daude horretarako, baina Rren abantaila nagusia software librea dela da eta beraz, dohainik jaitsi daiteke eta eskuragarri dago edozeinentzat. Bestalde, nik esango nuke, gaur egun estatistika mailan eta goi mailako estatistikan jarduteko ezinbesteko tresna dela. Izan ere, jende askok pakete-estatistikoak erabiltzen ditu eta R software honen bitartez edozein gauza posible da egitea, gauzarik sofistikatuena ere.

Beraz, ikastaroa batez ere praktikoa da ezta? Bai, ordenagailu gelan antolaturiko ikastaroa da eta beraz, guztiz praktikoa. Azalpen teoriko gutxi batzuk ere badaude, jendeak kasu bakoitzean nora jo behar duen jakin dezan. Horrez gain, ikasle bakoitza euren ordenagailuetan lanean arituko dira praktiketan. Bestalde, aipatzekoa da, R softwareak edo gainerako softwareak duten “desabantaila” letra larria eta letra xehea desberdintzen dutela da. Hau da,, datuak ez badira behar bezala kopiatzen errorea ematen du. Atzo adibidez, ikasleek esaten zuen: “baina nik dagoen moduan kopiatu dut”. Baina nahi gabe zerbait ezberdin kopiatzen zuten, hala nola, puntu baten ordez koma jarri eta horrelakoak. Hala ere, hori da ikasteko modurik onena.

Nori zuzenduta dago ikastaroa? Estatistika erabili behar duen edonori zuzendurik dago, hau da, ez dago matematika arlokoei soilik zuzendua. Adibidez, arratsaldean biologoei zuzenduriko saio berezi bat daukagu. Bestalde, ikastaroan psikologoak, matematikariak, pedagogia arlokoak… ditugu, beraz, esan daiteke edozein arlotako jendeari zuzendurik dagoela ikastaroa. Helburua azkenean, estatistika aplikatu behar duen edonor R softwarea tresna moduan erabiltzeko gai izatea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude