Asier Etxenike (Euskal Herriko kultur aniztasunari buruz): “Ez dago oraindik herri gisa horri erantzuten ahal dion iniziatiba indartsurik”

Asier EtxenikeAniztasunaren kudeaketa estaturik gabeko nazioetan’ ikastaroa martxan jarri dute gaur Eibarko Markeskoa Jauregian, Udako Ikastaroen 42.edizioaren barruan. Bertan, migrazioaren inguruan eta beste eremuetan sortu den kezkari helduko diote. Euskal Herrian sortu diren zatiketa sozialak, pentsamoldeak eta gatazkak izango dituzte hizpide eta saiatuko dira horri buruzko irakurketa osoa egiten, egoera horrek aurkezten dituen aterabideak argitzeko asmoz.

Asier Etxenikeren bideoa

Aniztasunaren arloan, hainbat lan egin ditu azkeneko urteetan Asier Etxenikek: “Ikusten nuen migrazioaren inguruan eta horrekin lotuta, kultur eta identitate aniztasunari begira, badagoela halako kezka berezi bat bereziki hamar-hamabost urtetan, migrazio mugimenduen ondorioz eta gure kasuan, Euskal Herrira iritsi diren hainbat jenderen ondorioz, eragin duten aldaketeak”.

Azken hamabost urtetan egon diren migrazio horietan arreta jarriko diote ikastaroan, baina aurretik egondako beste migrazio horiek izango dituzte mintzagai, bereziki 60.hamarkadatik aurrera egondako horiek. Etxenikek azaltzen du: “Egun nire ustez oso ikusgarriak dira zatiketa sozialak eta momentu horretan ez genuelako asmatu, edo testuinguru soziala eta politikoa egokia ez zelako, egun ere oso nabariak dira jatorria eta migrazio mugimenduen ondoriozko zatiketak, pentsamoldeak etab.”.

Azkeneko urteetan, kezka hori abiapuntutzat hartzea eta hari horretatik tiratzea izango da ikastaro honen muina; hots, aniztasunaren irakurketa osoa egitea: “Egindako akatsetatik ikastea eta egungo egoerari aterabide hobeago bat onartzeko eta eskaintzeko gogo horrekin planteatu dugu hau”. Izenburutik hasita jada badugu xedearen berri: nola planteatu kultura, identidadea… estaturik gabeko nazio batean. Etxenikek aipatzen du hainbat eremuetan, bereziki hizkuntza eremuan landu dela kultur aniztasunarena baina modu “oso autonomoan”. Gehitzen du: “Ez dago oraindik herri gisa horri erantzuten ahal dion iniziatiba indartsurik”.

Kudeaketa administratiboaz gain, gazte eremuan ikerketak bultzatzea izango da lana, Gipuzkoan, kasu honetan. “Euskal Herria osoan egin den lana aztertuko dugu”. Horretaz gain, aniztasunaren kudeaketaren esperientziak ezagutuko dituzte ikastaro honen bidez; Gipuzkoakoa Marcos Nanclares GFAko Migrazio eta Aniztasun Zuzendari ohiak azalduko du eta Lasarte-Oriako kasua ere agertuko du Pablo Barrio, Lasarte-Oriako alkateak.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude