Karmele Muro: “Teknikoki ahotsa ondo erabiltzen badakizu eta gorputzak ematen dituen mezuak ondo kudeatu, zure mezua argiagoa izango da”

Gaur goizean Baionako Ereintza Euskaltegian UEUk antolaturiko “ahotsaren indarra: landu zure identitatea eta lidergo gaitasunak” ikastaroa habian jarri da. Hitz egiterakoan ahotsa eta gorputza behar bezala erabiltzea oso garrantzitsua da komunikazioan. Karmele Murorekin, ikastaroko irakaslea, hitz egiteko aukera izan dugu eta ikastaroaren nondik norakoen berri eman digu.

Bideoa ikusteko egin klik hemen.

Zer dela eta sortu zen ikastaro hau egiteko ideia? Euskal Herrian oratoria aldetik hutsune bat dagoela uste dut eta bururatu zitzaidan nik burutu ditudan ikasketak egokitu ahal nituela oratoriaren formakuntzari.

Komunikazioan ahotsa behar bezala proiektatzea funtsezkoa da. Zer egin gure mezua argi eta garbi adierazteko? Eta zer ez da egin behar? Batez ere ideiak ondo antolatu behar dira. Teknikoki ahotsa ondo erabiltzen badakizu eta gorputzak ematen dituen mezuak ondo kudeatzen jakin ezkero, zure mezua argiagoa izango da eta ez du trabarik izango. Azken finean, ahotsaren teknika ikasi egin behar da.Gure mezua saintzeko, gure ahotsa zaindu behar dugu eta horretarako hainbait gauza saiestu behar ditugu: ez erre, ez xuxurlatu, ez edan edari oso hotzak edota oso beroak, ez hitz egin gehiegi, ez eraman dieta desegoki bat… Beste hitzetan esanda, bizitza osasuntsu bat eraman behar dugu ahotsa zaintzeko. Mugimenduari dagokionez, egiten den keinu bakoitza justifikatua egon behar du, hitz egiterakoan ez dugu ez mugimendu gehiegi, ez gutxiegi egin behar.

Zer elementuk transmititzen dute mesfidantza hitz egiterakoan? Hiru elementu nagusi bereizten dira. Lehenik eta behin, eskuak eskutatzeak mesfidantza handia transmititzen du. Begiradarari dagokionez, zuzenki ez begiratzea, hala nola, gora begiratzea, behera begiratzea edo uko egitea begiradarekin. Azkenik, aurpegia asko ikutzea ere mesfidantza zeinu bat da.

Askotan urduritasunak gure diskurtsoa hondatzen du. Zer egin nerbioei aurre egiteko? Publikoan hitz egin behar badugu eta urduri jartzen bagara, onena gure diskurtsoa behin eta berriz entseatzea da.

Zer egin diskurtsoaren erdian zurian geratzen bazara? Arnasa hartu lasai eta jendeari esan: “zurian geratu naiz”. Batzuetan jendeak lagunduko zaitu edo bestela saiatu esandako azken esaldia gogoratzen. Hala ere, nik gidoi bat eramatea gomendatzen dut beti.

Ikastaroan alde praktikoak izango du pisu handiena… zer motatako praktikak egingo dira? Arnasa lantzeko praktikak, diafragma esnatzeko ariketak, erresonantzia lantzeko kanta ariketak eta gorputzaren espresioarekin zerikusia duten ariketa batzuk.

#saretu

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude