Onintze Guridi: “Gizarte partehartzailea gure bidea eta helburua da”

Maider Sagredok eta Onintze Guridik eraikuntza parte-hartzailearen eta herrigintzaren inguruko hitzaldia eskaini dute Eibarko Markeskoan UEUk antolatzen dituen Udako Ikastaroen 42. edizioan. Mintzaldia, “Agroekologia: ikuspegi sozialetik gizarte eraldaketara” jardunaldiaren baitan izan da.  Emaus GFko hezkuntza teknikaria den Maider Sagredok EMAUS FUNDAZIOko Inklusio programaren zereginak azaldu ditu eta Onintze Guridik, Bagarako Herrigintza teknikariak eta Zuzenbidean Lizenziatuak, Bagara proiektua zer den eta zehazki Arrasateko azoka biziberritzeko ekimenaren helburuak zeintzuk diren argitu du.

Ikusi Onintzeren bideoa

Bitartean, Bizkaiako Gamiz herrian duela bi urte sortutako Inklusio Programa da, hala azaldu du Maider agredok Emausek egindako bideo baten bidez. Tailer hau, gizarteratze prozesu normal batean emango den prestakuntza zikloa da. Parte-hartze dinamika baten baitan, sei lan-arlo sortu zituzten, besteak beste oilotegia eta negutegia. Denak denen artean laguntzen dira eta bertako produktuen kontsumoa sustatzen dute. Programa honek bere barnean hainbat proiektu lantzen ditu. Egunero, partaideak goizeko bederatzietan biltzen dira batzarrean eta lana nola kudeatuko duten antolatzen dute, betiere autofinantzaketa oinarri dutela.

Onintze Guridi1Onintze Guridi arrasatearrak Bagara prozesua azaldu du: “Debagoienako kooperatiba txikitxo bat gara. Bagara, gizarte garapen komunitarioan eragiteko bidea da. Bateratze gune bat beste taldeekin elkarlan egiteko. Gizarte partehartzailea gure bidea eta helburua da”. Talde honek Arrasateko merkataritza berpizteko proiektua martxan jarri zuen 2012ko urtarrilean lehenengo sektoreari bultzada emateko: “Lehenengo sektorea ez da kontuan hartzen baina krisiak aukera berriak eman dizkio ideia berriei”. Arrasateko azokak eta baserritar kopuruak jeitsiera nabarmena izan dutela dio Guridik. Horregatik, baserritar eta erosle berriak behar direla aitortzen du Bagarako teknikariak. Hainbat helburu ditu ekimen honek, adibidez, merkatu kanal berriak bilatu eta merkaturatzea erraztu, Administrazio publikoaren inplikazioa lortu edota herritarren sentsibilizazioa eta konpromezua handitu. Arlo desberdinetako taldeak bildu dira proiektu honetan, besteak beste ASPACE, HUHEZI, EMAUS, baserritarrak edota Txatxilipurdi elkartea. Parte-hartzaileak sei lan taldetan banatzen dira: Jolasgunea, Elikadura, Kontsumo arduratsua, Herrigintzako plaza eta Talde eragilea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude