Eric Dicharry Lavie: “Adituek esaten dutena egia da”, bezalako ideiak oso zabalduta daude”



Baionako UEUko udako ikastaroetako azken egunean Eric Dicharry idazle, ikerlari eta artista izan dugu protagonista. Ekintza kulturala baten ebaluaketa izenburupeko ikastaroaren arduraduna da eta bertako xehetasunak eskatu dizkiogu.

Ikusi Eric-en bideoa
Erix Dicharry1

Zein da ikastaro honen helburua? Ikastaroan ebaluaketaren inguruan aritu gara: ebaluaketaren definizioak, helburuak, emaitzak eta baliabideak lantzen. Klasean azaldu dut ebaluaketa bat nola egiten den, zertarako balio duen eta norentzat eginak izaten diren; eta ikusi dugu gaur gizarte honetan ebaluaketa edonon dagoela. Esan behar da, batzuetan, zaila dela nondik nora joan behar zaren jakitea (zerbaiten ebaluaketa bat egiten ari zarenean). Nik, praktikatuz ikasi dut ebaluaketak egiten. Azpimarratu dut ere, nire ustez, komunikazioa faktore garrantzitsu bat dela ebaluatzeko momentuan.

Zein abantaila ditu ikertzaile baten ebaluaketa partekatzeak? Ikertzaile baten ebaluaketa partekatzea biziki garrantzitsua da. Adibidez, nik sortu nituen ebaluaketaren emaitzak kritikatuak izan ziren, ebaluaketaren hasieran ez nuelako kontzeptu konkretu bat finkatu. Eta hori oso garrantzitsua da ikerketa bat zer den ulertzeko. Hasieratik konpartitzen baditugu ebaluaketaren ondorioz ateratzen ditugun emaitzak, ebaluaketaren helburuak etab. dena lasaiago egiteko aukera izango dugu. Modu honetan, zure lankideek jakin ahal izango dute zu zertan zabiltzan eta horrela zure ebaluaketaren prozesuan parte hartu ere.

Ekintza kultural bat ebaluatzeko zein irizpide erabili behar dira? Normalean ebaluaketak kuantitatiboak dira, guztia zenbatzen da eta nik proposatzen dudana ebaluaketa kualitatiboa da. Aurten proiektu batean hartu dut parte, non 55.000 euro gastatu ziren antzerki talde bat urtebetez babesteko. Kontuan hartu behar izan nuen alde batetik dirua eta beste alde batetik publikoa, azkenean bildu egiten direnak. Ondoren sektore diagraman jarri nituen, baina gero beste zer egin nezakeen? Nire ikerketa hemendik hasten da, askatasuna balio bezala hartuta. Antropologoek egiten dituzten ikerketa guztiak egokiak dira ebaluaketa kualitatiboa egiteko.

Adituek eginiko kritikak askotan ez datoz bat oinezkoen iritziarekin… “Adituek esaten dutena egia da”, bezalako ideiak oso zabalduta daude. Horrek, objektibotasunarekin du zerikusia. Askotan esaten da zifrek ez dutela gezurrik esaten, baina nik zifra horiek kritika ditzaket, ezta? Egia esateko, subjektibitatea beti nire ikerketaren erdian egoten da. Egin dudan ebaluaketan nire subjektibitateak parte hartzen du emaitzan. Soziologoek dena zifratzen dute, baina irakasle bakoitza eskola batekoa da eta segun zenen eskolan zauden emaitzak ere asko aldatzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude