Izotz Garcia: “Hezkuntzak eman beharko lituzkeen baloreak ematen ditu antzerkiak”

Hanka soinua, korrika-saioak eta garrasiak izan dira gaurkoan ere Eibarko Markeskuan, UEUren Udako Ikastaroen baitan. Irakaskuntzarako antzerki-teknikak: landu sormena, komunikazioa eta talde-estrategia izenburupean eta Izotz Garcia Garciaren gidaritzapean, irakaskuntzan eta hezkuntzan elkarbizitzarako baloreak ikasten ari dira modu dibertigarri batean.

Izotz Garciaren bideoa

izotz garciaBigarren eguna izan dute gaurkoa eta Izotz Garcia gustura da bere taldearekin. Talde txikia da baina antzezteko nahikoak baitira. Hala ere, hasierako lotsa puntu hori galdu artekoa izaten bada ere, lehen unetik inprobisazioaren laguntzaz inguruan aurkitzen duten pertsonaia eta egoerak antzezten ari dira ikastaroan.

Sormena lantzen ari dira batez ere ikastaroan: “Lanketa prozesua egiteko aitzakia txiki bat eskaintzen zaie lehen momentuan eta ondoren istorio batek dituen gainontzeko elementuak osatzen doaz; pertsonaiak lantzea, denboran aurrerako gertakariak eta bukaera ematea”. Elkarren arteko komunikazioa beharrezko izan dute bata bestearen ideiak kontuan hartu eta elkarren artean, talde lanean, antzezlan txiki horiek osatzeko edo sortzeko.

Izotz Garciarentzat garrantzitsua da irakaskuntza antzerkigintzarekin lotzea. Antzerkiak ematen duena edo prozesuan ikasten denak bizitzako beste hainbat esparruetara eraman daitekeela uste du eta hori da ikastaroan erakutsi nahi diena. Antzerkia elkarren arteko errespetua eta elkar ulertzea bideratzen duen lan talde batek eginiko istorioa da. Gaur egun orokorrean antzerkia planteatzen den moduan elkar ulertzearen eta errespetuaren baloreak ez direla azalerazten uste du Izotz Garciak, izan ere, bere ustetan: “Jar zaitez hor, ikasi ezazu hau eta egon zaitez geldik moduan erakusten da antzerkia”. Modu horretan erakusten dena, “antzerkia egin; egin zaitez famatu”, ideia dela dio Izotz Garciak.

Prozesu guzti honekin irakasleak dioen bezala, hezkuntzak eman beharko lituzkeen baloreak zabaldu nahi ditu Izotz Garciak: “Posible bada txiri-txiri batzuei behintzat pentsaera aldatzea nahiko nuke”.

Eibarko Untzaga plazan egindako antzerkia

Antzerki-teknikak taldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude