Eider eta Arrate Rodriguez Zuloak dokumentalaren sormen prozesuaz aritu dira UEUko 41.Udako Ikastaroetan

Zuloak film-dokumentalaren inguruko hitzaldi batekin ireki da “Transmedia Kontakizuna” ikastaroa, UEUko 41. edizioaren barruan. Eider eta Arrate Rodriguez, proiektuaren sorkuntza eta honen garapenaren inguruan aritu dira bi orduz, ideia originala azaltzen hasi eta bidean topatutako oztopo eta ezustekoak kontatuz.

Ikusi bideo laburra

Zuloak1Transmedia Kontakizuna” izeneko ikastaroaren antolatzaile den Edorta Aranak aurkeztu ditu Zuloak dokumentaleko parte diren Arrate eta Eider Rodriguez. Hauek, Zuloak proiektua nola jaio eta garatu zen azaldu dute, beraiek bidean bizitako bizipenak kontatuz eta beraien momentuan inspirazio bezala erabilitako erreferentzia ugari erakutsiz.

Eider Rodriguezek (gidoilaria) hartu du lehen hitza eta gogoratu du Fermin Muguruza (zuzendari eta gidoilaria) lehenbiziko aldiz ideia huts batekin joan zitzaionean: rockaren munduko emakume euskaldunen eszena musikala erakustea. Horrela hasi zen gaur egun Zuloak fikziozko dokumental dena. Eiderrek azaldu du zeintzuk izan ziren hasiera batean proiektuak jarraituko zituen ardatzak eta aitortu du pare bat hilabetetan bukatuta edukitzea espero zuten lana, urte eta erdira luzatu zela.

Behin, Eider eta Fermin gidoian lanean hasita zeudela, dokumentalari forma emanez Arrate Rodriguezen (Zuloak dokumentaleko protagonistetako bat) eskuetan utzi zuten “alde artistikoa”. Arratek komentatu du bere lana izan dela taldeko emakume musikariak topatzea eta garrantzi handia eman ziola, momentu oro, hauen estetikari. Beraien nahia zen neska hauek ezagunak ez izatea eta horretarako internet bidez hasi zen Arrate taldeko partaideak topatzen: Youtube, sare-sozial ezberdinen bitartez etab. Eiderrek gehitu du “ahoz-aho” eta “herriz-herri” ere ibili zirela, beraien ideiara moldatzen ziren neskak topatzen.

zuloakArratek aitortu du, produkzio fase honetan bideo eta musika erreferente ugari erabili zituela inspirazio moduko oinarri gisa eta Ferminekin etengabe e-mailak bidaltzen aritu zela, abestiak pasatzen eta bideo ezberdinak partekatzen.

Hau guztia ilustratzeko, beraiek, beraien momentuan erabilitako bideo batzuk jarri dituzte, horien artean: PJ Harvey-ren ‘Rid of Me’, Orson Welles-en ‘F for Fake’, Banksy-ren ‘Exit through the gift shop’ etab.

Ondoren, Zuloakeko soinu bandaren sortzailearen inguruan hitz egin dute. Eiderrek aipatu du musikari honek anonimatuan lan egiten duela eta hori dela eta, ezin duela bere izena zein den esan. Gauza aipagarri bezala esan dute, alde batetik musikari anonimo honek 10 abestiko maketa bat konposatu zuela eta beste alde batetik, Arratek taldeko partaideak topatu zituela, ondorioz, taldeko musikariek ez zuten inolako esku-hartzerik izan musikaren eraketa prozesuan.

Gero, Arratek azaldu du, modu xelebrean eta bizitako momentu eta egoera ezberdinak gogoratuz, nola izan zen taldeko neskak batzen joatea: Izaskun Muruaga, Ainhoa Unzueta, Tania de Sousa etab. Behin taldea sortua zegoela, Eider eta Ferminek gidoian lanean jarraitzen zuten eta konturatu ziren dokumentalaren zati ezberdinak lotuko zituen “hari gidari bat behar” zutela. Kanpoan topatzen hasi ziren arren, azkenean hari gidari hori Arrate izatea pentsatu zuten eta hau hasiera batean “flipatuta” gelditu zen arren eta Fermin eta Eiderrek eskatzen ziotena ondo ulertzen ez zuen arren, baiezkoa eman zuen eta horrela bihurtu zen Zuloak dokumentaleko protagonistetako bat. Hortik aurrera grabaketa prozesua eman zen non, beste gauza batzuen artean honako hauek jaso ziren: Zuloak taldeko neskei elkarrizketak eta jarraipena, Arratek San Frantzisko hirian grabatutako bideo faltsua, Euskal Herriko musikaren munduko emakume ezberdinei elkarrizketak etab.

Proiektua martxan jarri zenetik, bukatu arte, urte t’erdi pasa zen eta gaur egun, lan prozesu honen fruitu bezala Zuloak izeneko dokumentala daukagu, dokumental faltsua. Baina gauzak ez dira horretan gelditu, ez da soilik film bat sortu. Hasiera batean benetan existitzen ez zen Zuloak musika taldea errealitate bat bihurtu da, kontzertuak ematen dituen musika talde bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude