UPV/EHUko ikertzaile eta irakasleei zuzendutako ikastaroak.

Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzak UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile kontratatuei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu ekainerako, UEUren laguntzaz.
Ikastaro hauen helburu nagusia irakaskuntza eta ikerketa lanetan, ahoz zein idatziz, hizkuntza zuzentasunez erabili ahal izateko tresnak ematea da.

1. Ahozko hizkuntza testuinguru akademikoan
Unibertsitatetako irakasleen eguneroko jardunean ahozko hizkuntzak presentzia handia du eta hori islatzen da ahozko genero ezberdinetan: ikasleentzako hitzaldi, aurkezpen, elkarrizketetan… Jardun komunikatibo honetan sakontzeko eta eraginkortasunez komunikatzeko tresnak eskuratzeko proposamenak egingo dira ikastaro honen bitartez; batez ere hizkuntza eta hizkuntzaz kanpoko baliabideetan sakonduz, eta horrez gain, irakasleentzat horren garrantzitsua den ahotsaren kudeaketari erreparatuz.

  • Tokia: Gipuzkoako Campusean
  • Datak: ekainak 18, 20, 26, 28
  • Ordutegia: 10:00-14:00

2. Hizkuntza Lanabesak Amaraunean
Egunetik egunera tresna eta baliabide gehiago dugu sarean euskaraz lan egiteko, baina gehienak ez ditugu ezagutzen eta ez ditugu behar bezala erabiltzen. Baliabide hauek, erabiliz gero, izugarri erraztuko digute gure lana eta zalantzei aurre egiten lagunduko digute. Ikastaro honetan tresna hauek ezagutu eta erabiliko ditugu, eguneroko tresna bihur daitezen.

  • Tokia: Arabako Campusean
  • Datak: ekainak 12 eta 14 (ondoren beste 5 ordu on-line)
  • Ordutegia: 9:00-14:00

3. Zelan hobetu (Unibertsitateko) ikasmaterialen kalitatea? Testu zuzen eta egokiak sortzeko lanabesak
Azken urte hauetan ahalegin handia egin da euskarazko testuen kalitatea hobetzeko asmoz. Testu zuzenak, egokiak eta komunikatiboak sortzea helburu, hainbat lan garatu dira. Ikasmaterialei dagokienez ere, asko aurreratu da eta asko dira orain irakasleen esku dauden baliabideak. Testu zuzenak sortzea ez da nahikoa, testuek egokiak ere izan behar dute dagokien esparruan, eta komunikatiboak. Joxerra Garziari jarraiki, “euskara komunikatiboaz hitz egitea euskararen kalitateaz hitz egitea da, euskara ona komunikaziorako egokia dena baita, eta ez besterik”. Beraz, hiru arlo horiek —ortotipografia, esaterako, ahaztu barik — landu behar dira azken emaitza kalitatezkoa izan dadin.

  • Tokia: Bizkaiko Campusean
  • Datak: ekainak 17, 19, 24, 27
  • Ordutegia: 10:00-14:00

Izen ematea:

  • Datak: maiatzaren 31tik ekainaren 7ra.
  • Prozedura:
  • Eskaerak egiteko deialdiarekin batera aurkezten den inprimakia (1. eranskina) bete beharko da. Eskaerak Campusetako edozein erregistro ofizialetan aurkeztuko dira Campus bakoitzeko euskara zuzendariari zuzenduta:
  • Araban: Itziar Txurrukari
  • Bizkaian: Maite Insaustiri
  • Gipuzkoan: Isabel Elorzari
  • Erregistro Orokorreko bulegoen zerrenda UPV/EHUren 2007ko maiatzaren 28ko Erabakian dago jasota (2007ko abuztuaren 3ko EHAA), eta Interneteko helbide honetan ere bai: http:www.ehu.es/erregistroko_bulegoak.html.)

Informazio gehiago:
Ione Narbaiza Gallastegi
943 82 14 26
i.narbaiza@ueu.org

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude