Aurtengo Udako ikastaroetan Matematikari euskaldunok elkarrekin egoteko aukera izango dugula iragarri genuen martxoaren hasieran, aurkezpenak bidaltzeko deialdiarekin batera.
Dagoeneko hainbat aurkezpen iritsi dira eta egitarauan sartzeko lanean ari gara.
Hau da finkatu dugun behin behineko programa, gonbidatutako hizlariari erreferentzia berezia egiteko aprobetxatuko duguna.
2013ko uztailaren 18an, ostegunean, Eibarren
09:00-09:30 Dokumentazioa jasotzea
09:30-10:30 Hasierako hitzaldi gonbidatua: Javier Duoandikoetxea
10:30-11:30 Komunikazio aurkezpenen lehen saioa
11:30-12:00 Atsedena
12:00-13:30 Komunikazio aurkezpenen bigarren saioa
13:30-15:00 Bazkaria
15:00-16:00 Komunikazio aurkezpenen hirugarren saioa
16:00-17:30 Mahai ingurua: Matematikak komunikabideetan
17:30-18:00: Eztabaida: etorkizunari begira zer?
Javier Duoandikoetxea
Javier Duoandikoetxeak Madrilgo Unibertsitate Autonomoan egin zuen bere doktorego tesia, José Luis Rubio de Francia-ren zuzendaritzapean. Egun, Analisi Matematikoko Katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Bere lana ikerkuntza arloan oparoa da. Lau doktorego tesi zuzendu ditu eta hogeita hamar ikerkuntza artikulu baino gehiagoren autorea da. Analisi Harmonikoko esparruan aritzen da eta AMS-ek argitaratutako bere “Fourier Analysis” liburua erreferentziako testua bihurtu arlo honetan.
Bere jarduera ez da ikerkuntzara soilik murrizten, ordea, Historia, Hezkuntza edo Dibulgazioko lan ugari ere idatzi baititu, hauetariko asko gainera euskaraz. Horrez gain, Matematika Saileko zuzendaria, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuko Zuzendaria eta Matematikako Gradu berria diseinatzeko “Liburu zuria” egin zuen taldeko kidea izan da, besteak beste.
Bere ibilbidean sarritan ageri dira Euskara eta Matematika elkarri lotuta. Horrela, aipatzekoak dira UEUn egindako ekarpenak, Ekaia aldizkarian egindako lanak -Argitalpen Batzordean zein artikuluak idazten-, edota bere eguneroko klaseetan eta berak zuzendutako tesietan uzten duen aztarna, besteak beste.
Informazio gehiago:
Ainhoa Latatu
a.latatu@ueu.org
943 82 14 26
.