Irakasle bila. Garatu 13/14.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak GARATU 2013/2014 osatzeko deialdia argitaratu berri du, hau da, datorren ikasturterako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko deialdia argitaratu du.

UEUk Garatu programan parte hartuko du eta datorren ikasturtean GARATUn gurekin batera irakasle moduan lan egiteko interesa daukan edonori dei egiten diogu.

Zehaztasunak:

  • Nor izan daiteke UEUrekin irakasle: interesa daukan edonor (curriculuma baloratuko da).
  • Baldintzak: euskalduna izatea (hots, euskaraz irakasteko gaitasuna izatea) eta aukeratutako ikastaroaren gaian eskarmentua izatea.
  • Ikastaroen zerrenda: hemen duzue UEUk parte hartu nahi duen Garatu 13/14 ikastaroen zerrenda

Pausuak:

  1. Ikastaroen fitxa: zerrendako ikastaroren bateko irakasle izan nahi baduzu, esaguzu zein ikastaro interesatzen zaizun (kodea eman) eta ikastaroari dagokion oinarrizko fitxa bidaliko dizugu ahalik eta bizkorren.
  2. Ikastaroen fitxa bete: jasotako fitxa zure interesekoa baldin bada, eta ikastaro horretako irakaslea izan nahi baduzu, zure proposamena bidali iezaguzu, hau da, fitxa osatuta bidali UEUra. Fitxan, oinarrizko informazioa dator, Hezkuntza Sailetik datorren informazioa. Hori oinarritzat hartuta fitxa egokitu, osatu, hobetu… behar da. Argibide gehiago jasoko dituzu fitxarekin batera.
  3. Hautaketa: jasotako fitxa guztien artean, UEUk egokienak hautatuko ditu GARATUko deialdian aurkezteko.

Proposamenak:

  • Epea: apirilaren 16a arte (gehienez 09:00)
  • Nora bidali: i.narbaiza@ueu.org (Ione Narbaiza Gallategi)
  • Zer bidali: ikastaro bakoitzeko fitxa osatua (guk bidaliko dizugu lehen eredua) eta zure curriculuma (bereziki aukeratu duzun gaiarekin zerikusia duen formazioari eta esperientziari buruzko informazioa interesatzen zaigu)
  • Oharrak: mezuan zure disponibilitatea aipatu mesedez. Posible da gai bati buruz saio bat baino gehiago emateko aukera izatea, hau da, ikastaro bera, bi probintzietan adibidez errepikatzea, esan ikastaro bakarra edo gehiago emateko prest egongo zinakeen, edozein sasoitan edo sasoi eta ordutegi konkreturen baten…

Informazio gehiago:

Ione Narbaiza Gallastegi

i.narbaiza@ueu.org

943 82 14 26

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude