Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak homologatutako ikastaro bat eskaintzen du apirilean UEUk, izen ematea irekita dago eta plazak mugatuak dira. Hona informazio guztia:
Ikastaroa: Haur psikologia: gaurko haurrak, etorkizuneko helduak.
- Irakaslea: Ane Ablanedo, Bigarren Hezkuntzako irakaslea, Psikoterapian aditua.
- Datak: 2013ko apirilak 16, 23, 30 eta maiatzak 7 (astearteak).
- Ordutegia: 17:00-20:30
- Iraupena: 20 ordu (14 aurrez aurrekoak eta 6 ordutako lan pertsonala)
- Tokia: Iruñean, Euskokultur Mintegian (Baratzeetako zeharkalea 2)
Homologazioari esker, irakasleek meritu moduan aurkeztu ahal izango dute ikastaro honen ziurtagiria. Horretarako, Hezkuntza Departamentuak zehaztutako irizpideak jarraituko dira:
- Asistentzia: aurrez aurreko saioen %80 egin behar dira.
- Lan pertsonala: lana aurkeztu eta irakaslearen balorazio positiboa kontutan hartuko da.
- Ikastaroan bertan banatutako fitxa betetzea.
Izen ematea irekita dago, apirilaren 14a arte.
Izen ematea web gunetik: Haur psikologia ikastaroa.
Informazio gehiago:
Irati Iciar
948 36 25 63
nafarroa@ueu.org