Iruñean, Ondare kulturala eta Amurizarekin ikastaroa.

UEUk otsailaren hasierarako Iruñean duen eskaintza bikoitzaren berri duzue hemen: alde batetik, NUPen ‘Ondare kultural ez-materiala: identitatea eta imaginario kolektiboa ezagutu‘ ikastaroa, Gaizka Aranguren irakasle; eta bestetik, Xabier Amurizarekin  ‘Zazpi ebidentzia birjaiotzarako‘ mintegia.

NUPen ‘Kultur Jarduerak’ atalaren barne UEUk eskaintzen dituen ikastaroetako bat da hau. Unibertsitateko kideei zuzendutako eskaintza bada ere, interesa daukan edonori irekia dago. Ikastaroaren inguruko xehetasunak: Ondare kultural ez-materiala: identitatea eta imaginario kolektiboa ezagutu.

  • Datak: otsailaren 20tik maiatzaren 8ra (asteazkenetan)
  • Iraupena: 20 ordu.
  • Ordutegia: 17:00-19:00
  • Tokia: Iruñean, NUPen.
  • Irakaslea: Gaizka Aranguren, Labrit Multimedia.
  • Izen ematea irekita dago.

 

Iruñeko Komunikabideak Fundazioaren eskutik, UEU eta Nafarroako Bertsozale Elkartea laguntzaile dituelarik, Xabier Amurizarekin ondoko mintegia antolatu da: Zazpi ebidentzia birjaiotzarako mintegia.

  • Datak: otsailaren 2 eta 9an (larunbatak)
  • Ordutegia: 10:30-13:30
  • Tokia: Iruñean, Euskokultur Mintegian (Baratzeetako zeharkalea, 2 behea)
  • Izen ematea irekita dago.
  • Eskuratu hemen mintegiaren eskuorria.

Informazio gehiago: Irati Iciar

948 36 25 63

nafarroa@ueu.org

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude