Argazki lehiaketak baditu irabazleak!

UEUren 40. urteurrena ospatu nahian lehiaketa berezi bat jarri genuen martxan: argazki lehiaketa. 40 zenbakiarekin lotutako edozeri klik bat egitea eskatu genizuen, eta zozketa egin ostean, hemen dator gure ordaina: zaku bete sari!

Hurrengoak dira, zozketak erabaki duenaren arabera, sarien irabazleak:

1. Garazi Astiazaran: Makaztui, Dimako landetxean asteburu bat bi pertsonentzat.


2. Xabier Larrañaga: UEUk argitaratzen dituen liburu sorta (UEUk aukeratua).


3. Bea Ardoin Iroz: UEUk udazkenean edo udaberrian antolatzen dituen ikastaro batean matrikula (hautatzeko).

Eskerrik asko guztioi lehiaketan parte-hartzeagatik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude