Generoa eta euskalduntasuna beste betaurreko batzuekin

Gela bete ikasle aritu dira aste honetan Eibarko Markeskoa jauregian UEUk antolatu duen “Identitate di-soluzioak: narrazio performatiboak generoa eta euskal identitatea uztartuz” ikastaroan. Hitzaldi guztiak amaituta, balorazioa egiteko tartetxoa hartu dugu ikastaroaren antolatzaileetako batekin, Uxoa Anduaga Berrotaran soziologoarekin. EHUko ikertzaile predoktorala da Anduaga, baita UEUkidea ere.

Ikastaroaren balorazioa egiteko eskatuta irribarrez erantzun du Anduagak, eta ez du zalantzarik eduki, “oso-oso gustura” egon dira denak. “Parte-hartzea oso ona izan da, jende kopuruarengatik alde batetik eta bestetik klaseko parte-hartzearengatik ere bai”, adierazi du. Irakasleen aldetik ere “oso gustura” egon direla esan du. “Klase batzuk dinamikoagoak izan dira teoria aldetik eta gero lanketa edo hausnarketa bultzatzen zuten; beste batzuk, sakonagoak edo emankorragoak ziren teoria mailan”, azaldu du. Baina problematizazio edo teoria mailaz gain parte-hartzea sustatzeko jarduerak ere egotea “positiboa” izan dela nabarmendu du soziologoak.Guztiak “poz-pozik” egon direla nabarmendu du berriro.

Sexual Herria? Euskal puta galduaren bila” hitzaldiarekin hasi zen ikastaroa asteazken goizean. Kattalin Minerrek egin zuen aurkezpena eta “oso ondo” aritu zela adierazi du Anduagak. “Planteatzen zena zen euskal emakumeek ere nola beti izan dituzten oztopo batzuk sexualitatea eta generoa garatze aldera”, adierazi du. Minerrek azaldu zuen emakume guztiok oraindik barruan “apaiz txiki bat” daukagula “zer dagoen ondo eta zer gaizki” esaten diguna. Bestetik, izenburua bera “nahiko polemikoa” zela azaldu du Anduagak, eta “joko handia” eman zuela “putarenak”. “Agian ez dugulako inoiz problematizatu horren modu argian puta izateak zer suposatzen duen eta ze alde positibo izan ditzakeen ikuspuntu feminista batetik eta euskaldunen inguruan”, dio soziologoak. Gaineratu du askotan uste dugula liberazio sexuala euskaldun izateko modu baten “kontra” dagoela, eta ondorioz “erreprimitu” egiten garela sarri. “Eztabaida egon zen horren inguruan eta egia esan oso kontent atera ginen”, dio Anduagak.

Idurre Eskisabel Larrañagak jarraitu zuen ikastaroarekin “Izena eta izana: euskal izendegia eta sexuaren araberako bereizketa” hitzaldiarekin. Berak azaldu zuen gaur egun nola dagoen baldintzatuta instituzioetatik, eta gure kasuan Euskaltzaindiatik, izena jartzerakoan genero bereizketa. Azpimarratu zuen ez dela Euskaltzaindia “erakunde arkaikoa” dena, jendartearen “isla” dela hark hartutako erabakia. “Hausnarketa ona da, ez da batzuek erabakitzen dutela, baizik eta zer puntutaraino guztiok parte-hartzen dugun eta egiten ditugun horrelako bereizketak eta ondorioz sortzen eta hartzen direla erabakiak”, azaldu du Anduagak.

Arratsaldean Matxalen Legarreta Iza, Jokin Azpiazu Carballo eta Marta Luxán Serrano aritu ziren ikasleei klasea ematen. Horiek azaldu zuten ikerketa feminista ez dela “aparte” edo “isolatuta” dagoena, baizik eta “gorpuzten” doan zerbait dela. Esperientzia pertsonaletatik abiatuz, oso aberasgarria izan zela adierazi du Anduagak. “Oso hitzaldi parte-hartzailea izan zen”, dio, “jendea oso pozik atera zen”.

Ostegunean jarraitu zuen hitzaldiak, Laura Siles Ceballosen hitzaldiarekin. Siles Arte Ederretakoa da eta hori “nabaritzen dela” azpimarratu du Anduagak, “hitzaldi berezienetakoa” izan dela. Silesek kreazio artistikoa egiten duela eta gero pentsatzen duela horrek zer suposatzen duen azaldu zuen hitzaldian. Folklore nahasketak esperimentatu ditu Silesek, eta Andaluzia, Txina eta euskaldunaren arteko nahasketak egin ostean, kreazio artistikoak egin ditu.

Hurrengo zatia Uxoa Anduagak berak eman zuen, umore hegemonikoaren inguruan. Hor umorearen prespektiba landu zuten, eta adibide moduan, Wazemank eta Vaya Semanita saioak aztertu zituzten, horiek identitatea nola ulertzen duten ikusiz. “Umorea zerk eragiten digun ikusi eta horrek benetan ze karga sinboliko duen aztertu dugu”, dio Anduagak, “konturatu gabe” zeri egiten diogun barre.

Azkenik, arratsaldean, Eduardo Apodaka Ostaikoetxearen hitzaldia eduki dute: “Benetako kopia faltsuak”. Hor identitate eraketari buruz aritu dira “produzitzen diren eraketak” direla aztertzen. Diruaren adibidea jartzen zuen, nola 20 euro izan daitezkeen “ematen zaion balio hori” edo “paper hutsa”, eta inguruko gauza guztiak ere modu berdinean ikus daitezkeela. Aipatu dute “identitatearen esanahia, funtzionamendua eta eraketa orokorrean “kulturalki aldatzen” joan dela. “Gizarte tradizionaletan tokatzen zitzaizuna zinen, eta gaur egun, gauzak aukera batean oinarrituta egiten dira”, azaldu du Anduagak.

Errepasoa emanda, ikastaroa “oso positiboa” izan dela esan du Anduagak, “baliagarria eta oso ona”. Ikasle, irakasle eta antolatzaileak pozik, beraz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude