Scratch, ikasi ekintzaren bidez

Scratch informatika-aplikazio bat da, haurrak programatzen ikasteko. Era horretan, ekintza eta esperimentuen bitartez ikastea ahalbidetzen die. Batez ere, bideojokoen sorkuntzarako erabili ohi da.

Gero eta ohikoagoa da aplikazio honen erabilera, esaterako, Euskal Herrian bigarren “Scratch day” antolatu da aurten. Jon Bustillo didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko irakasleak, esaten du, gero eta arinago hasten garela horrelako aplikazioekin, eta hau zehazki zortzi urtez gorakoentzat zuzentzen dela. “Zortzi urtetatik aurrera has daiteke programa hau aplikatzen. Hasieran kosta egiten da jendea honetara ohitzea, izan ere, hezkuntza formaletik salto handia baitago programa honetara. Izatez, ikaslea pasibo izatetik, aktibo izatera pasatzen da, hau da, liburuetatik aplikazio informatikoetara pasatzen garelako”, aitortzen du Bustillok.

“Haurrak programatzen ikasteko programa bat da, lortzen dena, ikasleek gaitasunak martxan jartzea da. Scratch bitarteko hezitzaile bat besterik ez da, beraz ezin da ikusi “hezkuntza sistema” lez”, dio adituak. Bere ustez, duen ezaugarririk nagusia ikasleak jakintza kontsumidore izatetik, jakintza garatzaile izateko bide bat eskaintzen duela. Oinarrian, “Ikasi ekintzaren bidez” dago (Learn by Doing), hau da, haurreskoletan betidanik egin dena. Scratch garatu dutenek LongLife Kindergarten ikerketa taldekoak dira, hau da, “Haurreskola bizitza osorako” izeneko taldea. Ekintza eta esperimentazioaren bidez ikastea ahalbideratzen dituzten bitarteko digitalak eta multimediak garatzen dituzte. Scratch horren lekuko nagusia litzatekeela uste du Bustillok.

Ikastaroa, arlo praktikoan oinarritzen da batez ere, izan ere hori da aplikazioaren funtsa. “Ikasle maila ezberdinak egon arren, aise moldatzen dira programaren edukiak ikasteaz, eta batez ere hauek praktikan jartzeaz”, dio irakasleak. Bere oinarrian, ordenagailuen programazioaren kontzeptuak esploratzea eta saiakuntzak egitea ahalbideratzen die programak. Horrela, hauen bitartez, aplikazio berriak sortu ahal izateko, ondoren hauek praktikatzeko. Dagoeneko lehenengo egunean bideojoko sinple bat garatu dute, eta baita jolastu ere.

Programazioan hasi berriak direnentzat, herraminta oso baliagarria da, izan ere Scratchen objektu guztiak, grafikoak, soinuak eta komandoen sekuentziak modu errazean inportatu ahal dira. Horrela hauei berehalako emaitzak ematen dizkie, eta horrela gehiago saiatzeko amua izango balitz bezala jokatzen du.

Gainontzeko software libre guztien antzera, Scratchek ere ematen du ideiak partekatzeko aukera. Horretarako, bere web-orrian erregistratu beharra dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude