Koldo Callado: “Desberdintzen jakin behar dugu kontsumo ludikoa eta landareetatik atera daitezkeen abantailak”

Urtero UEUk antolatzen dituen Udako Ikastaroak hasi dira gaur. 9 ikastaro ospatuko dira lau egun hauetan zehar Eibarreko Markeskoa Jauregian. Horien artean “Kannabisa: eraginak osasunean eta erabilera terapeutikoak” aurkitzen da. Koldo Callado Hernando, medikuntzan doktorea, EHUko farmakologia irakaslea, ikertzailea eta UEUko kidea izateaz gain, ikastaroa emateaz arduratzen den irakaslea da.

Kannabisa guztiok ezagutzen dugun hitza da baina ere tabu bilakatutako kontzeptua. Gizartean gehien kontsumitzen den drogen artean aurkitzen da. Baina bi kontsumo mota ditu: ludikoa eta terapeutikoa. Landare honen osagai psikoaktiboak eragin dute bere kontsumoa debekatuta egotea hainbat herrialdeetan. Aldiz eragin terapeutikoak ere frogatu dira. Mediku bezala, zein da zure iritsia honen inguruan?
Ezin gara muturretara jausi. Ezberdindu behar da kontsumo ludikoa eta landare edo landareen osagai desberdinak dituzten gaitasun medikoak. Gure helburua ikerlari bezala, landareetatik osagai desberdinak ezberdindu, isolatu eta jakitea hauetako bakoitzak zein eragin terapeutiko izan dezake. Etorkizunean xedea izan liteke terapeutikoki porrua ez erretzea, eta landarearen osagaiak medikamentu bezala kontsumitzea.

Estatu espainiarrean legeak kalamuaren kontsumoa onartzen du elkarte berezi batzuen barruko kidea izanda. Elkarte horiek arau batzuen pean daude eta produktu honen gaineko kontsumoa kontrolatzen dute. Hala ere, kontrajarria da lege honen aplikazioa. Zer uste duzu honen inguruan? Helduko da momentu bat non bere kontsumoa guztiz onartuta egongo da? hala kontrakoa gertatuko da eta guztiz debekatuko da?
Momentu honetan Gasteizko parlamentuan jadanik da ponentzia bat. Lege bat egiten ari dira gutxienez kontsumitzaileen klubak lege barruan egoteko, momentuz egoera alegalan daudelako. Kontsumoa, printzipioz, ez da ilegala  baina ezin dute beraiek landatu ez dute kannabisa erabili. Nik uste dut helduko dela momentu bat non kontsumoa normalizatu beharko da, eta gizartean onartuta badago eta pertsona bat kontsumitzea erabakitzen badu, tabakoarekin gertatzen den gauza bera emango dela.

Kannabisa bai kannabisa ez. Bi teorien azalpena eztabaida soziala eragin dute. Alde batetik, droga bezala ikusten dutenak daude eta bestetik, osasun arazo batzuk arintzeko farmako gisa ikusten dutenak. Eztabaida ikastaroan ukituko den gaia izango da. Ikastaro bukaeran lortuko dute ikasleek teoria baten gainerapena frogatzea?
Honen gaineko iritsia nahiko pertsonala da. Gure helburua ikastaroan ikasleei ebidentziak erakustea da. Zer nolako eraginak duen kannabisaren osagai desberdinak, landarea hartzea, erretzea… eta noraino landarearen osagai batzuk eragin terapeutikoak dituztela. Aldi berean, erakutsi landarearen osagaiak erabilgarriak izan daitezkeela orain eta etorkizunean zenbait  gaixotasun tratatzeko. Gu ikerlari bezala, zientzialari bezala, ezberdindu behar dugu bakoitzak egiten duena. Alde batetik “kontsumo ludiko” bezala definitzen dena eta beste aldetik, guretzat interesgarria izan daitekeen landarearen osagaien ikuspuntu medikoa.

Landarea kontsumitzeko bidea erretzea da. Baina porruen kontsumoa sozialki gaizki ikusita dago. Ba al dago beste biderik landare honen ezaugarri terapeutikoen onurak jasotzeko porruak erre gabe?
Erretzeaz gain hainbat lekuetan nebulizadore bezala hartzen da arnas bidez. Horrez gain, kannabisa daukaten gozokiak, pastelak, galletak, olioa… egiten da. Kontsumitzeko era desberdinak daude. Hala ere ni mediku bezala eta farmakologia irakaslea bezala, azpimarratuko nuke helburua ez litzatekeela izango landarea kontsumitzea terapeutiko bezala, baizik eta landare horretatik ateratako medikamentuak kontsumitzea beste medikamentuak kontsumitzen diren bezala. Gaur egun adibidez, morfina erabili behar bada morfina komertziala erabiltzen da, eta ez zaie gaixoei opioaren mitxoleta erretzea eskatzen.

Edo porruen kontsumoa bigarren maila batean dagoen zerbait da eta berez gaizki ikusten dena kalamua bera kontsumitzea da?
Eztabaida debekuaren inguruan ematen dena da. Batzuentzat kalamua droga bat da, droga arriskutsua eta ez dute harago ikusi nahi. Orduan, berez edozein eztabaida, edozein ikerketa landarearekin lotuta dagoena, drogatzat hartzen dute eta horretara mugatzen dira. Baina guk desberdintzen jakin behar dugu kontsumo ludikoa eta landareetatik atera daitezkeen abantailak.

Esan bezala, ikastaro honen helburua eragin fisiologikoak azaltzea eta erabilpen terapeutikoak aztertzea da. Beraz, nori zuzenduta dagoela uste duzu?
Kannabisaren inguruan interesa duten pertsona oro; kannabis elkarteetan lan egiten duten pertsonak, kontsumitzaileak, osasun profesionalak… orokorrean kannabisarekin kontaktua duen edonork.

Ikastaro mota honen bidez, lehen aipatutako eztabaida konpontzen edo erantzun bat ematen lagunduko duela uste duzu? Zure ustez zein da kalamuaren etorkizuna gure gizartean?
Helburua ikastaroaren bukaeran ikasle guztiek ahal beste informazio zehatza, zientifikoa eta objektiboa izatea da. Ondoren, beraiek informazio guztia jaso eta gero, euren iritsi propioak garatu ahal izateko.
Nire ustez, helduak garen heinean, erretzaileak kalamua erre nahi duen hala ez erabakitzeko eskubidea izan behar du. Bestetik, garatuko dira landareen osagaietatik medikamentu bezala erabiliko diren produktuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude