Malko debekatuak

Plaka batean lau krabelin. Ez dago oroitzapen hitzik, ezta aurreskurik ere. Telebistakoak ez dira etorri. Animaliak bezala erail zituzten. Gaueko iluntasunean, ehizako postekin, segadan. Gaur ez da ageri Polizia Nazionalik. Ertzainez josita dago Pasaia.

Badira gogoratu ezin diren hildakoak. Kale izendegietatik ere ezabatu dituztenak. Eragileak honako hauek dira: Estatuko segurtasun indarrak, GAL, mertzenarioak eta abar. Gertaerak hainbat eratakoak: desagerketak, bere buruaz beste egitea, polizia-etxeko leihotik bere burua botatzea, atxilo aldian ibaian itotzea edota hamaika hilabete gorputegian desagertuta egotea. Hori diote bertsio ofizialek.

Gertatua ukatu eta ezkutatu. Oroitzea delitu bihurtu.

Zer geratzen da malkoak ere debekatzen dituztenean?

2012ko martxoan UEUko “Argazkigintza dokumentala. Proiektu pertsonala.” ikastaroan hasitako lana. Oraindik ere martxan.

Iker Etxebarria | www.etxebaiker.com

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude