Los Picaos

Santa Veracruz de San Vicente Kofradiako Diziplinatuak, Los Picaos bezala ezagunak, Errioxako San Vicente de La Sonsierra herrian egiten den erlijio adierazpena da. Bertan, Disziplinatuak bere burua etengabe zigortzen du mataza batekin fede ekintza moduan eta bere bekatuen penitentzia bezala. Erlijio kristauaren penitentzia hau Aste Santuan egiten da, Maiatzeko Gurutzearen Egunean (maiatzak 3 igandea bada eta bestela, hurrengo igandea), bai eta Iraileko Gurutzearen Egunean ere (irailak 14 igandea bada, eta bestela, hurrengo igandean). Diziplinatuak pertsona anonimoak dira, beren burua borondatez aurkezten dutenak eta baldintza hauek bete behar dituztenak: gizonezkoa izan, adinez nagusia eta bere zentzu kristaua eta fede ona egiaztatzen duen bere erretorearen ziurtagiria eduki.

Santa Veracruz de San Vicente Kofradia ekitaldi hauen antolatzailea da bere hasieratik, 1551. urtetik. 2005eko otsailaren 17an Espainiako Turismo Ministeritzak Interes Turistiko Nazionaleko Titulua eman zion.

Klikatu ikusteko: Los Picaos

Ion Markel Saez de Urabain

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude