Benetako argazkiak egiten ikasiz

Hamabi urte nituela hasi nintzen argazkiak egiten. Orduan ez zegoen gaur egun dugun teknologia eta aurrerapenik. Bainan argazkia ikusteko lan haundia egin behar izaten genuen. Lehenengo argazkia pentsatuz, gero kamera prestatzen eta azkenik laborategian prozesatzen. Misterio haundia zen, erakargarria erabat.

Gaur egun berriz kamerak dituzten automatismo guztiekin asko pentsatu gabe egiten ditugu argazkiak. Iadanik ez dago xarmarik, ezta misteriorik ere.

Atzera egin behar dugu bidean, sorlekura itzuli, pentsatzeari lekua emanez, emeki,arretaz,….argazkiak, benetako argazkiak egiten ikasiz.

Bide luze horretan sartu naiz , baita neketsua ere. Ilusiorik haundiena izango dut lagun.

Julen Unamuno

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude