UEUk 40. Udako Ikastaroetan 40 ikastaro eskaintzen ditugu aurten. Urteurren gazi-gozoa da aurtengoa eta Udako Ikastaroetan egoera hori guztion artean gainditzeko pausuak emango ditugu!
Hauek dira aurten eskaintzen ditugun ikastaroak, tokiaren arabera antolatuak:
Eibarren, Markeskoa Jauregian, ekainaren 26tik 29ra:
- Literatura Unibertsala itzultzen.
- Kannabisa: eraginak osasunean eta erabilera terapeutikoak.
- Smartphonetarako aplikazioen programazioa, Titanium erabilita.
- Irakaskuntza kooperatiboa natur zientzietan: erreken kontserbazio-egoera aztergai.
- Marrazki bidez kontatuko dizut!
- Txillardegi testuz testu.
- Komunikazio-tailerra elkarteentzat.
- ETBk 30 urte.
- Ebaluazioa Moodle-n: kalifikazio-liburua eta tailerra.
- Coaching-erako sarrera.
- Geogebra erabiltzen ikasi: hastapenak. (on line)
- Zientzia-hezkuntzarako tresna digitalak: Google Earth eta Google Maps. (on line)
Baionan, Baionako Unibertsitatean, uztailaren 4tik 6ra:
- Elikadura burujabetza eta agroekologia.
- Kontu txikiak: euskaraz mintza eta jolas tailerra.
- Parte-hartzea aztergai: hausnarketarako gunea.
- Gorputz sortzailea: gorputz eta mugimenduaren inteligentzia.
- Antzerkilaritza hezkuntzan: sor dezagun elkarrekin komunikatzeko bide bat.
- Egoera kritikoak gainditzeko teknikak.
- Soziolinguistika: kontzeptu nagusiak.
- Musika-hezkuntzarako baliabide tekniko eta espresiboak.
Eibarren, Markeskoa Jauretxea, uztailaren 9tik 13ra:
- Hondakinen kudeaketa eta tratamendua.
- Herri-mugimenduak eta militantzia-ereduak.
- Murgildu robotikan LEGO NXTrekin.
- Euskal emakumeen historia osatzen.
- Sexualitatea, gazteak eta sare sozialak.
- Lazarragaren testuak DBHn erabiltzeko.
- Identitate di-soluzioak: narrazio performatiboak genero eta euskal identitatea uztartuz.
- Bioeraikuntza eta Geobiologia: bizitzeko eraiki.
- Scratch, teknologia berriak ikasgelan. Multimedia garapenak helburu pedagogikoekin.
- Zentzumenen terapiak: psikoaromaterapia, musikoterapia…
Iruñean, Jaso Ikastolan, uztailaren 16tik 18ra:
- Sozialismoa XXI. mendeko Euskal Herrian.
- Mendiko teknikak basabizitzaren ikerketan. Ikastaro praktikoa Pirinioetan.
- Iraultzaileak hezten: hezkuntza aldaketa sozialerako tresna gisa.
- Nafarroaren konkista, iragana eta oraina.
- Batzarra: jatorrizko antolaketa-erakundea etorkizunerako bermea.
- Haur-psikologia: gaurko haurrak etorkizuneko helduak.
- Euskararen berreskurapenaren esperientzia eta hizkuntza gutxituen biziberritzea: ildo berri bat garapenerako lankidetzan.
- Jendearen aurrean euskara jasoan hitz egiteko teknikak.
- Aldaketa-prozesuetarako gakoak: konfiantza eta autoestimua.
- Sexu-hezkuntza eta desgaitasuna.
Izen ematea irekita!
Izen ematea eta informazio guztia, web gunean: www.ueu.org
Informazio gehiago:
Irati Iciar
943 82 14 26
i.iciar@ueu.org