Udako Ikastaroetarako proposamenak bidaltzeko aukera

40. Udako Ikastaroak eskainiko ditu aurten UEUk, ohikoa den moduan proposamenak bidaltzeko aukera ireki dugu.

Hona aurtengo Udako Ikastaroen ezaugarriak:

  1. Datak: 2012ko ekainaren 25etik uztailaren 20ra bitartean.
  2. Tokiak: Eibar, Baiona eta Iruñean.
  3. Ikastaro laburrak: 10/15 ordutakoak, 2/3 egunetan ematekoak.
  4. Jarduna: goizez soilik edo goiz eta arratsaldekoa.
  5. Izaera: teorikoa, teoriko+praktikoa edo praktikoa.
  6. Aurrez aurre edo on line emateko aukera dago.

Proposamenak:

  • Epea: 2012ko otsailaren 20a arte.
  • Bidali beharrekoa: ikastaroaren gaia, behin-behineko izenburua eta tokia.
  • Nora: i.iciar@ueu.org helbidera.
  • Proposamen guztiak aztertuko dira eta erantzun egingo da.
  • Antolaketa osoa gidatua da.

Deialdi hau UEUrekin lan egiteko interesa daukan edonori irekita dago.


40. urteurrena ospatzeko proposamenak ere ongi etorriak izango dira!

Informazio gehiago:
Irati Iciar (Udako Ikastaroen arduraduna)
943 82 14 26
i.iciar@ueu.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude